Edukira joan

Mastozito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mastozitoak mikroskopio optikoan ikusita

Mastozitoak immunitate-sistemaren zelulak dira, alergia eta anafilaxi prozesuetan zeregin garrantzitsua dutenak. Mikrobio patogenoak suntsitzen laguntzen diote immunitate-sistemari, eta hantura prozesuetan ere parte hartzen dute.

Mastozitoak ez dira mugikorrak eta ehun batzuetan pilatzen dira, ugariagoak izanik ehun konektiboan. Kapilarren ondoan kokatzen dira.

Haien zitoplasman pikor handiak dituzte, eta hori dela-eta "zelula gizenduak" izenarekin ere ezagutzen dira.

Histamina eta proteasa batzuk (triptasa, kimasa...) dituzte pikorretan. Substantzia horiek alergia eta anafilaxi prozesuetan askatzen dira, eta prozesu horien sintomatologia eragiten dute. Bestalde, mastozitoek errezeptore bereziak dituzte azalean, Ig E antigorputzak atxikitzen dituztenak (aipaturiko immunoglobulinak ere funtsezko zeregina burutzen dute prozesu alergikoetan)

Histamina sortzeaz gain, mastozitoek heparina ere ekoizten dute, ezaugarri antikoagulatzaileak dituen substantzia, medikuntzan erabiltzen dena.

Paul Ehrlich-ek lehenbizikoz deskribatu zituen mastozitoak, 1878an, ehun konektiboaren zelulak ikertzen ari zela.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]