Edukira joan

Matxalen Ziarsolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matxalen Ziarsolo

Bizitza
JaiotzaErmua1982ko otsailaren 1a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena, (Ermua, 1982ko otsailaren 1a) euskal herritar eskubaloi jokalaria izan da. Emakumezko gorengo mailan jokatzeaz gain, EHF Kopa ere jokatu izan du Akaba Bera Bera taldearekin. Honez gain, Espainiako selekzioarekin ere jokatu izan du.[1] 2016an esan zion agur eskubaloiari. Gaur egun, Zarautzen bizi da.

Bera-Bera eskubaloi-taldean jokatu du 2000. urtetik. Denbora horretan, ezker-hegalekoak gertutik ikusi du taldearen bilakaera. Bera bertan zegoen taldea profesional izatera iritsi zenean. Irakurtzea, lagunekin egotea eta ibiltzea ditu gustuko. Partida-egunetako siesta sakratutzat jo izan du. Euskaltzalea da eta, uste du bera bezalako pertsona ezagunek ikusgarritasuna eman ahal diotela euskarari.[2]

Giza Zientziak eta Enpresa ikasketak ditu. irakasle jarduteko gaitasun titulua ere badu. Bestalde, Nazioarteko Merkataritza Masterra egin du.

  • 2013an Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak hiru tituluak lortu zituen: Espainiako Superkopa, Kopa eta liga.[3]
  • Ziarsolok Bera Bera defendatu zuen 11 denboralditan (2005-2016) 1.400 gol baino gehiagoko marka gainditu zuen, hain zuzen 1.425 gol sartu zituen.
  • Bera Berak lortutako 14 titulutan parte hartu zuen.
  • 11 alditan naziortekoa izan zen Espainiako selekzioarekin

Eskubaloiari agur

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016an Eskubaloiari agur esan zion Bera Bera talderako 14 titulu lortu ondoren.[4][5][6]
  • 2017an zailtasunaren kudeaketari buruzko jardunaldia parte hartu zuen Antioko interpretazio zentroan.[7][8]

Omenaldiak eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2013an omenaldia jaso zuen Ermuko Amigos de la Micologia taldearen eskutik.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]