Maud Ankaoua
Maud Ankaoua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1971ko urriaren 23a (53 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nottinghamgo Unibertsitatea Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta managerra |
Lantokia(k) | Paris |
maud-ankaoua.com |
Maud Ankaoua (1971ko urriaren 23a) frantziar finantza aholkularia eta idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maud Ankaouak nazioarteko finantzak ikasi zituen Nottingham eta Oxforden, Erresuma Batuan. Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan graduatu zen, non bere promozioko onena izan zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, publizitate agentzia bat zuzendu zuen. Hala ere, bihotzeko sortzetiko malformazio batek galga jarri zion bere ibilbideari.[1]
2000. urtean, Maud Ankaoua startup enpresa zenbaiten finantza-zuzendaritzan jarduten zuen, batez ere informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektorean. 2010ean bere enpresa saltzea erabaki zuen, eta, segidan, bost asteko bidaia antolatu zuenHimalaiara, sherpa batekin.[1]
Maud Ankaouak teknologiako eta osasuneko liderrak eta inbertsio-funtsak aholkatzen ditu. iiAwards et innovators under 35 sarien epaimahaian parte hartu zuen.[1]
Literatur ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an, Maud Ankaouak lehen eleberri bat idatzi zuen, Kilomètre zéro: Le chemin du bonheur, bere historia pertsonalean oinarrituta.[2] Bere lagun onenak eskatuta, pertsonaia nagusiak, Maëllek, start-up baten finantza-zuzendariak bere egunerokoa parentesi artean jartzen du Annapurnako igoera bat egiteko.[3][4]
Giza harremanen zale amorratua da, eta ongizate pertsonalaren eta norberaren bilaketaren inguruko literatura feel-good batean aritzen da.[5][6]
2023an argitaratutako Plus jamais sans moi liburuan, emakume protagonista bere buruaren bila ateratzen da, oraingoan Donejakue bideetan.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kilomètre zéro: le chemin du bonheur, Eyrolles, 304 p., 2017 ISBN 978-2212567434
- Respire!: Le plan est toujours parfait, Eyrolles, 320 p., 2020 ISBN 9782212572384
- Le coffret d'inspirations, Eyrolles, 2021 ISBN 9782416003707
- Plus jamais sans moi, Eyrolles, 2023 ISBN 9782416008382
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Maud Ankaoua (auteur de Kilomètre zéro). .
- ↑ Maud Ankaoua - Tous les livres - Librairie Eyrolles. .
- ↑ Kilomètre Zéro de Maud Ankaoua, une leçon de sagesse et des montagnes d’émotions. 2019-10-01.
- ↑ Livres : "Kilomètre zéro", s'ouvrir à soi. .
- ↑ Les 15 livres feel good à lire au coin du feu. 2021-12-27.
- ↑ Bornais, Marie-France. «Respire ! Le Plan est toujours parfait» de Maud Ankaoua: se connecter au cœur et au corps. .