Maud Nathan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maud Nathan

Bizitza
JaiotzaNew York1862ko urriaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1946ko abenduaren 15a (84 urte)
Familia
AitaRobert Weeks Nathan
AmaAnnie Augusta Nathan
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta sufragettea

Maud Nathan (New York, 1862ko urriaren 20a1946ko abenduaren 15a) aktibista eta suffragette estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nathan New Yorken jaio zen portugaldar jatorriko familia judu batean. Bera eta bere familia lau urtez joan ziren Green Bayra, Wisconsinera. Maudek han bukatu zuen bere bigarren hezkuntza. Geroago New Yorkera itzuli ziren 1878an Mauden ama hil ondoren.[1]

1880ko apirilaren 7an, hamazazpi urterekin, Maud Frederick Nathanekin ezkondu zen. Emakume gazte ezkondua izanik, karitatezko lanetan parte hartu zuen, eta Sinai Mendiko Ospitaleko eta Hebrear Eskola Libreko zuzendari izendatu zuten. Josephine Shaw Lowellekin batera, Nathan New Yorkeko Kontsumitzaileen Ligako kide sortzailea izan zen. Taldeak zortzi orduko lanaldia aldarrikatzen zuen emakume eta haurrentzat, eta Emakume Langileen Elkarteari laguntza ematen zion langileak modu justuan tratatzen zituzten dendak ezagutarazteko.[1][2][3]

Annette Florance Nathan bere alabaren heriotzak, 1895ean 8 urte zituela, aldaketa bat eragin zuen Nathanen. Josephine Shaw Lowell-ek, New Yorkeko Kontsumitzaileen Ligako sortzaileak, Nathanek New Yorkeko emakume langileen arazoekiko interesa piztea proposatu zuen, bere haurraren galera gainditzeko irtenbide bezala. Hau izan zen Nathanen karreraren hasiera emakumeei laguntzeko.[2][4]

1897an New Yorkeko Kontsumitzaileen Ligako presidente izendatua izan zen. 1901ean, Rhode Islandeko Kontsumitzaileen Liga sortu zen, Maud Nathanen hitzaldi baten ondoren.[5] 1908an, The Wage Earner and the Ballot (Soldatapekoa eta botoa) izeneko liburuxka argitaratu zuen. Bertan, sufragio-estatuetan onespen-adina handiagoa zela, analfabetismo-tasa txikiagoa zela, administrazio publikoko lanengatik emakumeei gehiago ordaintzen zitzaiela eta haurren lanari buruzko lege zorrotzagoak zeudela adierazten zuen.[2]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Maud Nathan» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  2. a b c (Ingelesez) Hyman, Paula; Moore, Deborah Dash. (1997). Jewish Women in America: An Historical Encyclopedia. Routledge ISBN 978-0-415-91936-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  3. (Ingelesez) Klapper, Melissa R.. (2014-08-22). Ballots, Babies, and Banners of Peace: American Jewish Women’s Activism, 1890-1940. NYU Press ISBN 978-1-4798-5059-4. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  4. James, Edward T.; James, Janet Wilson; Boyer, Paul S.; Radcliffe College. (1971). Notable American women, 1607-1950; a biographical dictionary. Cambridge, Mass., Belknap Press of Harvard University Press ISBN 978-0-674-62734-5. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
  5. (Ingelesez) Jr, John S. Gilkeson. (2014-07-14). Middle-Class Providence, 1820-1940. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-5435-6. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]