Suffragette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Suffragette, Suffragettes pluralean, XIX. eta XX. mendeko emakume britaniar sufragistei jarri zitzaien izena da. Emakumeen sufragismoaren barruan britaniarrak gainerakoengandik ezberdintzeko erabiltzen den hitza da.

Nahiz eta britaniarrei buruz hitz egiteko erabili, era hertsian eta sarritan sufragista britainiar “erradikalak” izendatzeko erabiltzen da "suffragette" hitza.

Moderatuak eta erradikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Millicent Fawcett edo Millicent Garrett sufragista moderatuen burua izan zen. Bere ahizpa Elizabethekin Londresen Jon Stuart Millek ematen zuen emakumeen aldeko diskurtso bat entzun zuen eta bere lanaren defendatzaile bihurtu zen berehala. Nesken hezkuntza eta hauen boto eskubidea sustatu zuen. 1867an Londreseko Sufragista Komitearen kide bihurtu zen eta hurrengo urtean bere lehen interbentzio publikoa egin zuen nahiz eta emakumeek jendaurrean hitz egitea ezohikoa izan. Lydia Becker hil zenean britaniar mugimendu sufragistaren lider naturala bihurtu zen. Harentzat politika-propaganda eta publizitate-kanpainak ezinbestekoak izan ziren.

XIX. mende amaierako sufragista britainiar “erradikalak” ziren. Emmeline Pankhurst buru, propaganda eta mitinetaz gain, eraikin publiko eta saltokien erre edota politikari ezagunen etxeak erasotzen zituzten. Gobernu britainiarraren zapalkuntza errepresiboaren aurrean, sufragetteek gose grebekin erantzuten zuten gartzeletik, elikatzera behartzen hasi zituztelarik. Ordea, praktika larri honen kontrako protestak zirela eta, gobernuak “Arratoia eta Katuaren legea” aldarrikatu zuten, suffragetteak (arratoiak) ahul zeudenean gartzelatik askatuz, eta indarrak berreskuratzen zituztenean, gobernuak (katua) berriz ere hauek gartzelaratuz. I Gerrate Mundialaren ostean, azkenik, 1918an, 30 urtetik gorako emakumeen boto eskubidea lortu zuten, eta 10 urte beranduago (1928an) adinez nagusiko emakume guztiena.

Suffragetteak filmetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suffragettes (film): Maud Watts izeneko neska batek bere bizitza osoa garbitegi batean lan egin izan du. Egun batean, Emmeline Pankhurstek zuzendutako manisfestazio batekin topo egiten du. Maud sufragismoarengatiko interesa izaten hasten da eta bere lankide bati esker mugimendu honen helburuak lortzeko (emakumeentzako eskubide gehiago: boto eskubidea, hezkuntza on bat...) borrokatzen hasten da. Zoritxarrez, gobernu britaniarrak ez du hori onartzen eta Maud-ek ondoriak pairatzen ditu. Istorioa 1912an Londresen gertatzen da. Sara Gavronek zuzendutako film honetan Emmeline Pankhursten langile baten ikuspuntutik sufragismoaren garaian emakumezkoek jasandako era guztietako erasoak agertzen dira. Gainera, mugimendu honetan parte hartu zuten pertsonai famatu batzuk agertzen dira, adibidez Emmeline Pankhurst, Meryl Streep-ek antzeztuta.
  2. Die sufragette: Die Sufragette 1913ko Alemaniako filma da. Argumentuak sutsu eta maitekor arraroa nahasten du ama baten eta alaba baten artean berrelkartzearen istorioarekin. Emmeline eta Christabel Pankhurst pertsonaia errealengandik inspirazioa hartuta, biak mugimendu sufragistaren barnean zeudenak.
  3. Make more noise. Suffragettes in silent movies: XX. mendearen hasieraren filmak biltzen ditu, non sufragistak eta emakumearen eskubideenganako borroka islatzen diren. Film baliotsuenetako batzuk Emily Davisonen protesta zaldi-lasterketetan eta 1910ean, Trafalgar Squareko Pankhursten diskurtso ospetsua.

1913ko sufragetten derbya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1913ko Epsomeko hipodromoko derbyak garrantzi handia izan zuen mugimendu sufragista britainiarrean. Tottenhameko bihurgune batean, emakume batek hesi gainetik jauzi egin eta erregearen zaldiak zapaldu egin zuen. Zaldiak airean bira osoa egin eta zaldunaren gainean erori zen azkenean. Zaldunak zauriak izan zituen baina emakumea, Emily Davison izenekoa, lurrean etzanda geratu zen konorterik gabe. Handik egun gutxira hil egin zen Epsom Cottage ospitalean. Istripua izan zen? Inoiz ez zen argitu, baina badirudi Emile Davison apropos jarri zela erregearen zaldiaren aurrean, zaldia geratu eta Ingalaterra osoa berari begira jartzeko.

Davison mugimendu sufragistako militante bizia zen, hogeita hamabost urte zituen eta Londreseko Unibertsitatean literatura ingelesean graduatua zen. Beraz, garai hartan goi mailako titulua lortzeko aurkera izan zuten emakume apurretakoa izan zen. 1906tik emakumearen eskubideen aldeko borrokan murgilduta bizi zen. Behin baino gehiagotan zigortu zuten Gobernuko ministroei harrika egitearren, Parlamentuko leiho bat apurtzeagatik eta, Lloyd George lehen ministroarekin erratuta, apaiz baptista bati erasotzeagatik. Kartzelan gose greba ere egin zuen eta egunkari guztietan agertu zen.

Emmeline Pankhursten jarratzailea zen eta haren Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan sartua zegoen. Davison hil eta, handik hilabete batzuetara buruzagi sugragista horrek idatzi zuen: "Emile emakumeen eskubideen aldeko borrokalaririk handienetakoa izan da, presio handiak jasan ditu eta kartzeletan gogor erabili dute. Davison andereñoak esan zuen herria (hau da britaniarrak) bizitza baten sakrifizioarengatik bakarrik esnatuko zela. Erabaki horren ondorioz, bere burua Erregearen zaldiaren aurrera bota zuen, Maiestateen menpeko askoren begien aurrean. Horretara bere bizitza eskaini zuen Ingalaterran eta munduan sufritzen duten emakumeen askatasuna eskatzeko Erregeari Davison andereñoaren heriotzak nahigabe eta, aldi berean, emozio handia eragin zidan eta ohetik altxatzeko indarrik ere ez neukan arren, haren hiletara joatea erabaki nuen; baina azkenean eza nintzen joan, etxetik irtetean poliziek atxilotu nindutelako." Biktima emakumeen borrokaren ikur bihurtu zen. Hala ere, urte asko igaro ziren Ingalaterran emakumeek hauteskundeetan botoa emateko eskubidea izan arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.