Maurice-Quentin de La Tour

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Autorretratua, 1751

Frantses pintorea (Saint-Quentin, 1704 - Saint-Quentin, 1788). Frantziako erretratugile ospetsuena izan zen XVIII. mendean. Parisen ikasi zuen Spoede pintore flandestarrarekin. Reims, Cambrai (1724) eta Ingalaterran (1725) egon zen ondoren, eta Parisa jo zuen berriro 1727an. 1737an eman zuen ezagutzera bere lehen erretratua, eta 150eko saila osatu zuen hurrengo 37 urteetan. Inork ez bezala jakin zuen pertsonaien nortasuna bere koadroetan adierazten, eta xarma eta grazia berezi batez jantzi zituen bere lan guztiak. Jean-Jacques Rousseau, Voltaire, Luis XV.a eta Madame de Pompadour-en erretratuak egin zituen besteak beste. Erregearen erretratugile ofizial izan zen 1750etik eta 1773 arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]