Mauricio Aspe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mauricio Aspe
Bizitza
Izen osoa Edgar Mauricio Aspe López
Jaiotza Mexiko Hiria1973ko uztailaren 25a (47 urte)
Herrialdea  Mexiko
Familia
Ezkontidea(k) Margarita Marañón (en) Itzuli  (2000 -  2004)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta zinema aktorea

IMDB: nm0039623 Facebook: mauricio.aspe.98 Twitter: mauricioaspe Edit the value on Wikidata

Mauricio Aspe (Mexiko Hiria, 1973ko uztailaren 25a) Mexikoko telebista aktorea da, telenobelen munduan ezaguna.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Édgar Mauricio Aspe López 1973ko uztailaren 25ean jaio zen Mexiko Hirian, Mexikon. 1,89 m garai da. Sei urte zituela hasi zen komertzialetan modelo gisa, bere anaia modelo zena imitatuz. Hamabi urterekin antzezpen munduan murgildu zen, modelismoa atzean utziz. Hamazazpi urterekin Telebistako antzezpen eskolan matrikulatu zen, eta bere emaztea, Margarita Magaña aktorea ere ezagutu zuen. 2000. urtean, Mauriciok eta bere emazte Margaritak lehen haurra izan zuten, eta Shakti izena Indiako jainkoagatik eman zioten. Alaba, bere hitzetan, bere bizitzan izan duen gauzarik baliotsuena da. Mauricio Aitor Iturriozen adiskide bikaina da eta harekin antzeztu zuen Por tu amor telesailean.

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo rola María la del barrio telesailean (1995), Los ricos también lloran filmaren bertsioa, lortu zuen, Angelli Nesma eta Valentín Pimstein ekoizleen esku zegoena. Ekoizpen horretan, Thalíarekin eta Fernando Colungarekin rolak partekatu zituen.

Mauricioren ibilbideari ate guztiak irekitzen hasiko zitzaizkion, bere erraztasun eta karisma handiak ekoizle bakoitzak Televisako hainbat ekoizpenetan parte hartzeko aukera eman baitzion.

2006an Venezuelako ekoizleek deitu zuten Mauricio Ricardo gaiztoarena egiteko eta Scarlet Ortizen eta Jorge Aravenaren bizitza ezinezkoa egiteko Mi vida eres tú telenobelan.

2006an, Mauricio Miamira joan zen Lucero Suárez-ek zuzendatutako Las dos caras de Ana telenobelaren casting-eko partaide izateko, Televisako telenobela Fonovideorekin lankidetzan egina, Ana Layevska-rekin batera, Lehenago Las dos caras de Ana eta La madrastra telenobeletan lan egin zuenarekin.

2007an Madre Luna Kolonbiako telenobelan aktore lanetan aritu zen. Arap Bethke eta Alex Sirvent aktoreekin rolak partekatuz.

2008an Lucero Suárez ekoizlearen Querida enemiga telenobelaren aktore taldearen parte izan zen Mauricio Ana Layevskakin, Gabriel Sotorekin eta María Rubiorekin batera eta parte-hartze berezia egin zuen Nathalie Lartilleuxen Cuidado con el ángel Telenobelan.

Aventurera antzezlanean ere parte hartu du eta egunen batean antzeztea nahiko luke zineman, nahiz eta oraingoz aukerarik aurkeztu ez.

2009an Adictos telesailean parte hartu zuen mahai-dantzako zale batena antzezten.

2010ean TV Aztecara joan zuen Entre el amor y el deseo telenobelan parte hartzeko.