Edukira joan

Max sariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luces de bohemia antzezlanaren azala.

Arte Eszenikoen Max Sariak, Max Sariak izenez ezagunagoak, Espainian urtero ematen diren arte eszenikoetako sariak dira.

Sariek izena Max Estrellarengandik hartzen dute, Ramón María del Valle-Inclánen Luces de bohemia antzezlaneko protagonistaren izenarengandik. Sariak SGAEk antolatzen ditu 1998tik.

Sari-banaketa galak urtero tematika desberdina jarraitu ohi du eta, normalean, urtero aldatzen da hiriz. Gala hartzen duen hiria Arte Eszenikoen Hiriburua bilakatzen da urtebetez. Esparruko aurpegi ezagunenek gidatu ohi dute gala. Gainera, ugariak izan ohi dira antzerki-eszenak, musika emanaldiak eta dantzaldiak. Gala telebistaz zabaldu ohi da. [1]

Sari hauetan Espainiako Arte Eszenikoen Akademiak lankidetza estuan dihardu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariketak Frantziako Molière Sarien, Britania Handiko Laurence Oliver Sarien ala Broadwayko Tony Sarien eredua jarraitzen du.

Irabazleak euren kideen artean erabakitzen dira, bi itzulitara egiten den bozketa-prozesu baten bitartez. Garaikurra Joan Brossa artista eta poetak diseinatu zuen eta karatula bat daraman sagar bat irudikatzen du.[2] Sari-banaketa udaberrian egin ohi da, denboraldiaren erdialdean.

1998an Sociedad General de Autores y Editores-ek (Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorra) sariketa hau lehen aldiz egitea erabaki zuen, Madrilgo Kongresuen Jauregian. Orduztik, gainerako sari-banaketa ekitaldiak hiri desberdinetan egin dira, haien artean Madril, Bartzelona, Sevilla, Bilbo, Valentzia, Vigo, Zaragoza, Guadalajara eta Kanaria Handia daudelarik.

Zinemaren munduan Goya sariak dira Max Sarien baliokideak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué son los Premios Max?» www.premisomax.com.
  2. (Gaztelaniaz) «El trofeo de los Premios MAX» www.premiosmax.com.