Max von der Grün

Wikipedia, Entziklopedia askea
Max von der Grün

Bizitza
JaiotzaBayreuth1926ko maiatzaren 25a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDortmund2005eko apirilaren 7a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea
Jasotako sariak

maxvondergruen.de
IMDB: nm0902149 Allocine: 568346
Musicbrainz: 6fac6c34-764e-4efd-9bae-eb073b69043a Edit the value on Wikidata

Max von der Grün (Bayreuth, 1926Dortmund, 2005) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langile-familia batean hazi zen. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako gudarosteak preso hartu zuen. Aske utzi zutenean, igeltsero hasi zen, baina istripu larri bat izan zuen, eta langintza utzi behar izan zuen. 1950eko hamarkadan argitaratu zituen bere lehen poemak eta narrazio laburrak, sindikatuen argitalpenetan. 1961ean, Fritz Hüserrekin batera, 61eko Taldea sortu zuen. 1962an Dortmunden jarri zen bizitzen, eta literatura-lanetan murgildu zen. Alemaniar idazle ezagunenetako bat da Alemaniatik kanpo, bere langile-literatura soziokritikoarengatik. Dena dela, idazleak berak ez zituen bere testuak langile-literaturatzat hartzen, nahiz eta, lanaren mundua zen bere eleberrien eta kontakizunen gai nagusia eta gertalekua. Haren lehen eleberriak, Männer in zweifacher Nacht (1962, Gizonak gau bikoitzean), meatoki bateko larritasun-egoera deskribatzen du: nola bost meatzarik, luizi baten ondoren, bost egun eta bost gau igarotzen dituzten meategian barruan, askatzen dituzten arte. Irrlicht und Feuer (1963, Argi-txakurrak eta sua) eleberrian, protagonistak meatzariek dituzten lan-baldintza kaskarrak salatzen ditu, nagusien aurrean. Beste obra batzuetan ere —Die Lawine (1986, Elurbizia)—, pertsonaiak gizaki gisa behar duten askatasunaz gabetzen dituen espazioetan aurkitzen dira. Beti langile-gaiak landu zituen arren, Von der Grünek ez zuen joera politiko jakinik adierazi. Berak gizakiak eguneroko bizitza —eta beraz, lana ere bai— duintasunez bizitzeko duen eskubidea besterik ez zuen defendatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]