Mazda
Mazda | |
---|---|
Datuak | |
Mota | automobile manufacturer (en) , kapital irekiko enpresa, Marka eta automobil marka |
Jarduera sektorea | automobilgintza |
Herrialdea | Japonia |
Jarduera | |
Kidetza | Linux Fundazioa |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 46.398 (2016) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Masamichi Kogai (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kabushiki gaisha |
Jabea | Japan Trustee Services Bank (en) , Toyota, The Master Trust Bank of Japan (en) eta Sumitomo Mitsui Banking Corporation |
Zeren jabe | Sanfrecce Hiroshima, Compañía Colombiana Automotriz (en) , Changan Ford Mazda (en) , Toyo Advanced Technologies (en) eta Mazda Engineering & Technology (en) |
Balore-burtsa | Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1920ko urtarrilaren 30a |
Sortzailea | Jujiro Matsuda (en) |
webgune ofiziala |
Mazda Motor Korporazioa (japonieraz: マツダ株式会社 Matsuda Kabushiki-gaisha ) egoitza nagusia Japoniako Hiroshiman daukan automobil-ekoizlea da. Japonian, Hiroshimaz gain, beste hiri hauetan ere fabrikak dituzte: Nishinoura, Nakanoseki (Hofu) eta Miyoshi.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jujiro Matsudak Lehen Mundu Gerraren ostean eta Tokio ingurua lurrikara batek suntsitu ostean, 1920. urtean sortutako Toyo Cork Kogyo Company Ltd enpresa, kortxogintzatik makineria eta industria-ekipamendua egitera aldatu zuen. Hain zuzen ere, garraioa garapenerako garrantzia hartuz zihoan neurrian, bi gurpileko ibilgailua ekoizten hasi ziren, arrakasta handiz.
1927. urtean enpresak "Toyo Kogyo CO Ltd" izena hartu zuen, eta 1929. urtetik aurrera hiru gurpileko ibilgailu propioa egitea erabaki zuten: izen komertzialtzat Ahura Mazda hartu zuten. Lehenengo "Mazda DA" modeloa 1931. urtean kaleratu zuten, hain arrakasta handiz, handik hiru urtera ekoizpen-instalazioak handitu egin behar izan zituzten. Baina Estatu Batuekin sortu ziren arazoengatik, ibilgailugintza eta automobilgintza gutxituz joan ziren
Bigarren Mundu Gerraren ostean fabrikazioari ekin zioten berriro, 50eko hamarkadan berriro ere arrakasta handiz, eta hurrengo hamarkadan nazioarteko hedapena lortu zuen; lehenengo Europan, eta geroago Estatu Batuetan (1970etik aurrera).
Besteak beste, lau gurpileko automobilak egiten hasi ziren (Mazda R360 Coupe izan zen lehenengoa), eta teknologia garatuz, Mazda Cosmo erako deportiboak esportatzen hasi ziren, azkenean gama osoa merkaturatuz.
1973ko petrolioaren krisiak jota, Ford-ek Mazdako %25a eskuratu zuen; 90ko hamarkadan logo berria sortu zuten enpresarako. 2008. urtean Ford-ek Mazdan zeukan ondaretik %20 saldu zuen, eta handik bi urtera beste %10, baina lankidetzan jarraitzen dute.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakastak eta krisiak gorabehera, 2008. urtean 39.364 langilek ziharduten Mazdan lanean. 2010. urtean 1.307.540 automobil ekoiztu zituen Mazdak, eta batez ere Txinan, Japonian, Europan Hego Amerikan eta Ipar Amerikan saltzen dituzte.
Mazda modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingo modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monobolumenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mazda 5
- Mazda MPV (Japonian bakarrik)
- Mazda 6 Touring
Deportiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lur orotako ibilgailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pick Up-ak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenagoko modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kodo diseinudun modeloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagare diseinuko modeloak, zaharragoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mazda MX-5 Superlight version (2009)
- Mazda Kaan (2008)
- Mazda Kiyora (2008)
- Mazda Kazamai (2008)
- Mazda Furai (2008)
- Mazda Taiki (2007)
- Mazda Hazake (2007)
- Mazda Ryuga (2006)
- Mazda Nagare (2006)