Edukira joan

McFarlane zubia

Koordenatuak: 29°28′S 153°12′E / 29.46°S 153.2°E / -29.46; 153.2
Wikipedia, Entziklopedia askea
McFarlane zubia
Kokapena
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Koordenatuak29°28′S 153°12′E / 29.46°S 153.2°E / -29.46; 153.2
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1906ko apirilaren 9a
JabeaRoads and Maritime Services (en) Itzuli
Zubibegiak17

McFarlane zubia (ingelesez: McFarlane Bridge) Australia ekialdeko Hegoaldeko Gales Berrian dagoen trenbide zubi bat da. Clarence ibaia zeharkatzen du Maclean herrixkaren parean.

Zubi altxagarria da eta horregatik Australiako Injeniarien Elkarteak ondare izendatu du[1]. Autoak eta oinezkoak igarotzen dira gainetik.

1904 eta 1906 artean eraiki zen[2]. 1906ko apirilaren 9an inauguratu zuten. Ernest de Burgh injeniariak diseinatu zuen zubia eta Mountney and Companyk eraiki zuen[2]. Herri hartan jaiotako John McFarlane politikariaren izena eman zioten[3]. 2012 eta 2013 artean berriztatze lanak egin zitzaizkion.

Maclean eta Woodford uhartea lotzen ditu eta trafiko handia du.

Zubi luzea da. 17 zubibegi ditu, hauetatik 16 zurezkoak dira eta 13,7 metrotako luzera dute. Erdialdean burdina forjatuz egindako zubibegi bat du, 20,3 metrotakoa, eta zati hori altxagarria da. Horri esker itsasontziak pasa daitezke. Zubiaren zati hori altxatzeko dorre bat du.[4]

1962an altxatu zen azkenengo aldiz.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Place:McFarlane Bridge, Clarence River» Engineering Heritage Australia 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  2. a b c «Timber Building in Australia» web.archive.org 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  3. «McFarlane Bridge, Clarence River, Maclean, 1906- | www.engineersaustralia.org.au» portal.engineersaustralia.org.au (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  4. (Ingelesez) «The Centenary of McFarlane Bridge Maclean 1906-2006 by» www.angusrobertson.com.au (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]