Mea Shearim

Koordenatuak: 31°47′13″N 35°13′20″E / 31.7869°N 35.2222°E / 31.7869; 35.2222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mea Shearim
neighborhood of Jerusalem (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Geografia
Koordenatuak31°47′13″N 35°13′20″E / 31.7869°N 35.2222°E / 31.7869; 35.2222
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1874
Haurrak Mea Shearimen.

Mea Shearim (hebraieraz: (hebreeraz: מאה שערים‎ "Ehun ate"), baita Me'a She'arim, (yidis hizkuntzaz: Meye Shorim) ere, Jerusalemgo iparraldean dagoen auzoa da. Hiriko zaharrenetariko bat da. Oso ezaguna da judu ultraortodoxoak soilik bizi diren eremua delako. Hainbat idazkunek auzo horretan modu «lotsagabean» jantzita ez sartzeko gonbita egiten diete emakume bisitariei.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa XIX. mendean eraiki zen, Jerusalemgo alde historikoko bizimodua deserosoegia baitzen. Hamar bat lagunentzako bi logelako etxe txikiz osatua zegoen, bata bestearen ondoan eraikiak, harresi natural bat osatuz; eskolak alde zaharrean zeuden bitartean.

1948ko arabiar-israeldar gerrak Mea Shearim Israelen esku utzi zuen; hiriko alde zaharra jordaniarren mende geratu zen, ordea. Israelgo Estatua sortu zenean, Mea Shearim eta bere helburu partikularrak kontuan hartu ziren: edozein judu erlijiosok Israelera itzultzeko zuen eskubide nagusia, gizarte moderno eta zibilarekin nahastu beharrik gabe, errespetatu egin zen, «itzulerarako eskubidea» ortodoxoei zein laikoei aplikatzen baitzitzaien.

Soldadutza ez zitzaien inoiz inposatu, Israelgo armadak arrazoi erlijiosoak onartu zituenez, inor arma bat hartzera ez behartzeko. "Ordezko laguntzarako zerbitzu nazionala" delakoa ere ez zitzaien ezarri, haien bizimoduak yeshiva batean ikastera behartzen bazituen. Auzoan, yidisa da gehien hitz egiten den hizkuntza.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]