1948ko Arabiar-israeldar Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra | |||
---|---|---|---|
Avraham "Bren" Adan kapitainak Umm Rashrashen (egungo Eilaten) bandera ezarriz, gerraren amaieraren ikurra dena[1] | |||
Data | 1948ko maiatzaren 15 – 1949ko martxoaren 10 Armistizioa: 1949ko uztailaren 20 | ||
Lekua | Antzinako Palestinako Britainiar Mandatua, Sinai eta hegoaldeko Libano | ||
Emaitza | Israeldarren garaipena; Palestinar arabiarren porrota; Arabiar Ligaren akats estrategikoa;[2] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Lehen gerra arabiar-israeldarra, israeldarrek Independentzia Gerra (hebreeraz: מלחמת העצמאות) edo Askatasunaren Gerra deitua, Israelek eta aldameneko estatu arabiarrek borrokatu zuten lehen gerra izan zen. Palestinarrentzat, gerrak Hondamendia (arabieraz: النكبة, al Nakba) deitutako aroaren hasiera eman zuen.[7] 1948 eta 1949 urteetan gertatutako gatazka izan zen, ondorio moduan milioi erdi arabiar errefuxiatu baino gehiago utzi zituenak.[8]
Nazio Batuek 1947an Britainiarren Agindupeko lurraldea israeldarren eta palestinarren artean erdibitzeko delibero hartu ostean, arabiarrek onartzeari muzin egin zioten. Hortaz, Egipto, Siria, Jordania, Libano eta Irakeko armadek fundatu berri zen Israel estatua eraso zuten. Ondorioz, lurraldea Israel, Egipto eta Jordaniaren artean banatu zen.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen amaieran, sionistek juduentzat estatu baten sorrera eskatzen zuten, juduak aspaldidanik sakabanaturik bizi baitziren Europan eta Estatu Batuetan zehar.
1917. urtean, Balfourren deklarazioan, Britainia Handiak hitza eman zuen Palestina estatu judu bat eraikitzen lagunduko zuela. Horren ondorioz, geroz eta kolono gehiago abiatu ziren Palestinara (VIII. mendea geroztik arabiarrak bizi ziren lurraldera).
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, naziek juduen aurka egin zuten genozidioa ezagutzera eman zenean, munduko iritzi publikoaren gehiengoa estatu judua sortzearen aldekoa zen. Harry S. Truman Estatu Batuetako presidenteak ere horren alde egin zuen juduen boza eskuratzeko asmoz. Baita Sobiet Batasunak ere horren alde egin zuen, Britainia Handiko inperialismoari aurre egiteko modurik hoberena zela zeritzolako. Erresuma Batuak bere interesak mehatxaturik ikusi zituenean, juduen immigrazioa mugatu eta Liga Arabiarraren sorrera bultzatu zuen, 1945ean, Egipto, Irak, Siria, Libano, Transjordania eta Saudi Arabia elkartuz. Liga horrek martiri juduen aldeko jarrera agertu zuen, baina ez zuen nahi palestinarrek ordaintzea egin ez zuten sarraskiaren errua.
Guda lehertzearen arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ben Gurionek, Konferentzia Sionistaren presidenteak, milizia juduak antolatu zituen (Haganah), beste talde armatu batzuen laguntza (Irgun) jasotzen zutelarik. Talde hauek, britainiarren eta palestinarren aurka atentatu zuten. Britainia Handiak bakea bermatu ezin zuenez, NBE-ren eskuetan utzi zuen Palestinari buruzko erabakia. Eztabaida luzeen ondoren, 1947an, NBEk Palestina bi estatutan zatitzea erabaki zuen, bata arabiarra eta beste judua. Gainera, Jerusalem nazioarteko hiri izendatu zuen. 1948an, Erresuma Batuak lurralde hauek utzi eta juduen batzar nagusiak Israelgo estatua aldarrikatu zuen.
Guda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armada arabiarrek segituan ekin zieten Israelen aurkako erasoei, baina Israelek ezustekoa eman zion munduari, garaipen militar bizkorra lortzeaz gain, Nazio Batuen Erakundeak Israeli emandako baino lur gehiago eskuratu eta Jerusalemgo mendebaldea ere hartu baitzuen. Israelek inbaditu gabe utzi zuen zatia, Zisjordania eta ekialdeko Jerusalem, Transjordaniaren esku geratu zen eta Egiptok, aldiz, Gaza hartu zuen. Hortaz geroztik, israeldar eta arabiarren arteko gatazkak etengabeak izan dira.
Gerra amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949ko armistizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerratea 1949 urteko lehen erdian amaitu zen Israelek Rodasen sinatutako armistizioekin. Armistizioak fase ezberdinak izan zituen herrialde arabiarrek epe ezberdinetan burutu zituztelako haien armistizioak Israelgo Estatuarekin; lehenik Egiptok otsailaren 24an, geroago Libanok martxoaren 23an, Transjordaniako emirerriak apirilaren 3an eta azkenik Siriak uztailaren 20an.
Israelgo Estatu osatu berriak, ia bere existentzia ezatik 20.000 km² izatera igaro zen. Nazio Batuen Erakundeak 1947an planteatutako Banaketa Planarekin alderatuz, %23 batean handiagotu zen judu herrialdearen zabalera osoa.[9] NBEak Palestinari egokitu zion lurralde eremu zabal batekin geratu zen Israel, aldi berean Egiptok Zisjordaniako Gaza eta Transjordania eremuak bereganatu zituen. Estatu horietako bakarrak ere ez zuen Palestinar autodeterminazioa onartu lurralde haietan momentu hartatik hainbat hamarkada pasa arte.[10]
Galerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Israelek bere biztanleria osoaren %1a galdu zuen: 6.373 pertsona. 4.000 inguru soldaduak ziren eta gainerakoak zibilak.
Hildako arabiarren zifra zehatza ez da ezagutzen baina hainbat estimaziok argitzen dutenez, 10.000 - 15.000 zenbakien inguruan kokatzen da arabiar hildakoen kopurua. Haien sailkapen hipotetikoa honako hau da: 3.000 palestinar, 2.000 egiptoar, 1.000 jordaniar eta 1.000 siriar inguru.[11]
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde batetik, juduen kontrolpean geratu zirenak, zapaldu bezala bizi ziren, bestetik, Jordania eta Egiptoren administraziopean geratu zirenak, ez zuten estatu horietan integratu nahi eta errefuxiatu eremuetan bildu zituzten, NBE-ko Errefuxiatuaren Batzordearen administraziopean. Errefuxiatu eremuetako bizitzak, palestinarren kontzientzia nazionalaren eta erresistentzia antolatuaren jaiotza ekarri zuen.[12]
1948an Israeleko estatua sortu eta sendotzean bizi ziren 1.300.000 palestinarrak sakabanatu ziren. Israelen menpe zeuden lurretan 170.000 palestinar inguru bizi ziren 50.eko hamarkadan. Nazio Batuek eman eta alboko arabiar herrien esku, Zisjordania eta Gazan geratu ziren eremuetan, berriz, 400.000 palestinar bizi ziren. Hurreko herrialdeetan ere milioi bat errefuxiatu zeuden: 600.000 bat Jordanian, 150.000 Libanon, 10.000 Iraken, 8.000 Egipton eta beste milaka batzuk munduan barreiatuta. Milioi bat errefuxiatu horietatik %15 batek baion ez zeukan lana. Beste guztiak, errefuxiatu eremuetan bizi ziren eta beharrezkoa zuten arabiar herrien eta nazioarteko erakundeen babesa -batik bat UNWRA Errefuxiatuen Laguntzarako Nazio Batuetako Erakundearena- bizirik irauteko. Bizimodu benetan latza egiten zuten eta horrela, gorroto eta amorru bizian, armak eta lehergailuak erabiltzen ikasten zuten euren eskakizunak entzunarazteko era bakarra prestatu nahian: Israelen aurkako gerrilla.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Chaim Herzog, The Arab-Israeli wars. 1982, ISBN 978-0-85368-367-4.
- ↑ Morris, 2008, pp. 400, 419
- ↑ a b c d Oren, Michael. (2003). Six Days of War. New York: Random House Ballantine Publishing Group, 5 or. ISBN 0-345-46192-4..
- ↑ Morris (2008), p.260.
- ↑ Gelber (2006), p.12.
- ↑ Pollack, 2004; Sadeh, 1997
- ↑ (Gaztelaniaz) «1948: Guerra Arabe-Israelí. La creación del Estado de Israel (II)» ELMUNDO 2014-07-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) de 1949PaísinvolucradoIsrael, Primera guerra árabe-israelíGuerra arabe israelí de 1948Fecha:14 de mayo de 1948 – 7 de enero de 1949Lugar:Israel Resultado:Victoria de Israel Armisticio árabe-israelí; Egipto; Siria; Líbano; Iraq; Saudita, Arabia; Haganá, Plantilla:Geodatos Transjordania y YemenEjecutores o responsables del hecho:Grupos paramilitares:; Palmaj et al.. «Primera guerra árabe-israelí (1948-1949) - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ «1949 - Armisticios tras la Guerra de Independencia de Israel - Mis Juderías» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Silvia, Rea. (2018-06-11). «El comienzo del conflicto árabe-israelí» Rea Silvia (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lobo, Ramón. (2018-05-17). «¿Cuántos palestinos muertos son demasiados palestinos muertos?» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cronología del conflicto en Palestina» El Salto Diario (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).