Medeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Medeak
Sorrera 2000. urtea
Lekua Donostia

Medeak euskal talde feminista erradikala da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazandreok taldean zeuden zenbait emakume gaztek Medeak talde donostiarra 2000. urtean sortu zuten. Feminista etiketarekin identifikatzeaz gain, bazterretan daudenenak ere bere egin dituzte: bollera erradikalak, transexualak, putak, beltzak... Transfeminismoan kokatzen dira. Beraien hausnarketa politikoak identitatea-, indarkeria matxista- eta gorputzen erregulazioari buruzkoak izan dira. [1][2][3]

2003. urtean lesbianismoa kategoria politiko bezala aldarrikatzen hasi ziren. Pospornoa, sexufobia eta prostituzioaren inguruko edota kapitalismoari aurre egiteko aliantzei buruzko hausnarketak sustatu dituzte. [4] Kide batzuk: Josebe Iturrioz, Aurora Iturrioz[5], Ana Txurruka[6], Lore Etxeberria eta Kattalin Miner.[7]

Beraien hitzetan "Bi errealitate, egoera, aldaketa, gurutzatzen diren testuinguru batean kokatzen da Mesedeak: batetik, komunikaziorako eta ideia zein informazioa zabaltzeko, teknologia berrien erabileran; eta bestetik, feminismoaren subjektu politikoaren eraldaketa... Transfeminismoak, trans aurrizki horrekin, feminismoaren subjektua zabaltzeko ahalegina egiten du. Trans horrek esan nahi du transexuala, esan nahi du transnazionala, transbertsalitateaz hitz egiten digu... Uler dezagun, nolabait, feminismoaren subjektuak ez dituela errealitate asko bere gain hartzen «emakumeak» dioenean. Hala, trans horrek bollerak, beltzak, putak, txiroak... beregain hartzea du helburu, eta, noski, horien harteko harremanak kontuan hartzea." [8]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorputz intsumisoen uluak II [8]
  • Manifestu TransFeminista [9]
  • Violencia y transfeminismo. Una mirada situada..[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Medeak
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Medeak