Edukira joan

Kattalin Miner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kattalin Miner

Bizitza
JaiotzaHernani1988ko urriaren 9a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta discjockeya
Jasotako sariak

Twitter: MKattalin Literaturaren Zubitegia: 959 Edit the value on Wikidata

Kattalin Miner Perez (Hernani, Gipuzkoa, 1988ko urriaren 9a) gipuzkoar kazetaria, idazlea eta ekintzaile feminista da.[1]

Prestakuntza akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziaduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Literatura Konparatuan masterduna da. Horrez gain, Gizon eta Emakumeen Berdintasuneko masterra egin zuen EHUn.[2]

2015ean Igartza Saria irabazi zuen Kafe beteak izenburuko eleberri proiektuagatik, baina 2017an eleberria argitaratu zenean Nola heldu naiz ni honaino izenburua jaso zuen. Bertan gaur egungo aktualitatearen erretratuaren deskribapen zehatz bat egiten du Jezabel izeneko emakume gaztearen bizitza kontatuz.[3][4][5][6]

2019an Moio: gordetzea ezinezkoa zen saiakera liburu argitaratu zuen Tene Mujika beka irabazi eta gero.[7] Bertan Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egiten du, bederatzi lagun elkarrizketatuz.[8][9][10][11][12]

2020. urtean, Turista Klasea eleberria aurkeztu du. Kattalinek aitortuta, lana konfinamenduaren alaba da, etxean erabat itxita eta isolatuta ginenekoa.[13][14]

Euskal hedabideetan kolaborazioak egin izan ditu: EITB, Berria,[15] Naiz[16] eta Argian[17] besteak beste.

Ekintzaile feminista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miner Medeak taldeko kidea da eta ekintzaile feminista aktiboa da bai kalean bai hedabide zein sare digitaletan.[18][19] 2015ean Donostiako Udal Hauteskundeetan PlaZ! zerrendako hautagaia izan zen.[20]

  • Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017)[21]
  • Turista klasea (Susa, 2020)[22][23]
  • Moio: gordetzea ezinezkoa zen (Elkar, 2019)[24]
  • Empar Pineda Erdozia: Gorputzak hala eskatua (Hernaniko Udala - Berdintasuna, 2020)[25]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Invitad@s - Literaktum» www.literaktum.eus (kontsulta data: 2020-07-01).
  2. Euskal Idazleen Elkartea. Kattalin Miner. (kontsulta data: 2018ko urtarrilaren 7a).
  3. Unanue, Maria. (). «Nola heldu naiz ni honaino -» pikara magazine (kontsulta data: 2019-10-05).
  4. «Kattalin Miner, Igartza Sariaren irabazle» Goierriko Hitza 2015eko irailaren 10a (kontsulta data: 2018ko urtarrilaren 7a).
  5. Kattalin Miner "Nola Heldu Naiz Honaino" Liburua. (kontsulta data: 2019-10-05).
  6. Kiriketan l Kattalin Miner, "Nola heldu naiz ni honaino" liburuaren aurkezpena. (kontsulta data: 2019-10-05).
  7. a b «Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika Saria — Debako udala» www.deba.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  8. Aperribai, Julen. «'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua argitara eman du Kattalin Minerrek» Berria (kontsulta data: 2019-10-05).
  9. [http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/liburuarekin-nuen-beldur-handienetako-bat-minaren-pornografia-egitea-zen «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - �Liburuarekin nuen beldur handienetako bat minaren pornografia egitea zen�»] www.uberan.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Kattalin Miner presenta 'Moio, gordetzea ezinezkoa zen'» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  11. Aperribai, Julen. «Isiltasuna eten, memoria egiteko» Berria (kontsulta data: 2019-10-05).
  12. «Miner: ‘Huste lana baino euste lana izan da gaurko Kattalinetik aritzea’» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  13. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (kontsulta data: 2020-12-17).
  14. Sampedro, Aiora. «Bidaia fisikoak, bidaia psikologikoak» Berria (kontsulta data: 2020-12-17).
  15. Berria.eus. «Kattalin Miner» Berria (kontsulta data: 2018-08-05).
  16. (Gaztelaniaz) naiz: - Kattalin MIner - 1. (kontsulta data: 2018-08-05).
  17. «ARGIA» www.argia.eus (kontsulta data: 2018-08-05).
  18. «Jenioen atzeko emakumeak: Jane Wilde, Mileva Maric eta Zelda Fitzgerald» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  19. «Kattalin Miner, feminismoaz: 'Gazteek sekulako kontzientzia daukate'» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  20. «2015EKO UDAL HAUTESKUNDEAK.HAUTESKUNDE ADMINISTRAZIOA.DONOSTIALDEKO HAUTESKUNDE BATZOR­DEA» ORAIN Gipuzkoa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) (kontsulta data: 2019-10-05).
  21. 1988-, Miner, Kattalin,. (2017). Nola hendu naiz ni honaino. Elkar ISBN 9788490276860. PMC 986385851. (kontsulta data: 2018-08-05).
  22. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «'Turista klasea' nobela aurkeztu du Kattalin Minerrek» Berria (kontsulta data: 2020-12-01).
  23. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-27). «‘Turista klasea’ nobela berria aurkeztu du Kattalin Minerrek» naiz: (kontsulta data: 2020-12-01).
  24. Miner, Kattalin, 1988-. (2019). Moio : gordetzea ezinezkoa zen. Elkar ISBN 9788490279434. PMC 1112606232. (kontsulta data: 2019-10-05).
  25. Galardi, Maider. «Oroimenak eskatu duena» Berria (kontsulta data: 2021-02-19).
  26. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-27). «Kattalin Miner, Urrezko Hirukia 2020, 'Moio, Gordetzea ezinezkoa zen' liburuagatik» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-07-01).
  27. TaPuntu. «Kattalin Miner hernaniarrak jaso du Martin Ugalde Beka - Kronika» www.kronika.eus (kontsulta data: 2019-10-05).
  28. Berria.eus. «Txikikeria baten aurrean, erabaki ezinik» Berria (kontsulta data: 2018-08-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Kattalin Miner