Medgaz
Medgaz | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Aljeria |
Aljeriako probintzia | Laghouat probintzia |
District of Algeria | Hassi R'Mel District |
Commune of Algeria | Hassi R'Mel |
Kokapen fisikoa | Afrika |
Ur-masa | Mediterraneoa |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Sonatrach (en) Naturgy |
Dimentsioak | 757 () km |
Webgune ofiziala | |
Medgaz gas naturaleko urpeko gasbidea da, Aljeria eta Espainia artekoa. Gasbidea Aljeriako Hassi R'mel zelaian hasten da eta hodiaren lehen zatia Beni Safeko porturaino iristen da. Urpeko tartea, beraz, Beni Saf-en hasten da eta lurra jotzen du Perdigaleko hondartzan, Almeriako kosta espainiarrean. Han, Almeria-Albacete gasbidearekin konektatzen da.
Aljeriako lurretatik igarotzen den sekzioa 547 kilometrokoa da, eta urpeko sekzioa 200 kilometro ingurukoa. Hodiaren hasierako diametroa 122 zentimetro da lehorrean, eta 61 zentimetro itsasoaren azpian. Urtean 8 bcm (miliar metro kubiko) gas natural izateko ahalmena du. Proiektuaren kostu osoa 900 milioi eurokoa izan zen, urpeko atalaren 630 milioiak barne.
Medgazen proiektua 2001ean hasi zen prestatzen, Medgaz enpresa sortu zenean. Bideragarritasun-azterketa 2002 eta 2003 artean egin zen. 2011ko martxoan jarri zen martxan, eta probetan lotu zen Espainiako gas-sistemarekin. Gaur egun gasbidearen % 51 Sonatrach enpresa aljeriar publikoarena da eta beste % 49 Naturgy espainiarrena[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Monforte, Carmen. (2020-04-01). «La CNMC autoriza la toma de control de Medgaz por Naturgy y Sonatrach» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).