Mediabask

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mediabask 2014ko azaroan Ipar Euskal Herrian sortutako hedabidea da. Paperezko edizioa frantsesez du eta webgunea euskaraz eta frantsesez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Journal du Pays Basque - Euskal Herriko Kazeta egunkarian lanean egon ziren batzuek sortutako hedabidea da. Babesa eman zioten 500 lagunek jarri zioten Mediabask izena hedabideari[1].

Abenduaren 22an jakin zenez, urtarrilean hasiko zen Mediabask argitaratzen eta lehen artikuluak Internet bidez zabalduko zituzten. Otsailean edo martxoan argitaratuko zuten paperezko astekaria, batez ere frantsesez[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]