Meibion Glyndŵr
Meibion Glyndŵr | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde kriminala |
Herrialdea | Gales |
Historia | |
Sorrera | 1979ko abendua |
Meibion Glyndŵr (galeseraz Glyndŵren Semeak) galesera eta Galesko kultura defendatzeko bortizkeria erabili zuen galestar mugimendu nazionalista bat izan zen. Taldea herrialde hartan jazo berri zen etxebizitzaren krisiari aurre egin asmoz sortu zen, bertako etxebizitza asko ingeles aberatsek oporraldietarako bigarren etxe gisa erosi ohi baitzituzten, ondorioz etxebizitzen salneurriak garestitu eta galestarren ahalmen ekonomikotik kanpo geldituz, honek galestar askoren haserrea piztuz. 1979-1990 bitartean Galesko ingelesen jabetzakoak ziren etxebizitzen su ematearen arduradunak izan ziren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an taldeak bere ospe une handiena bereganatu zuen. Lehen erasoaldietan, hilabete eskasean ingelesen oporraldietako zortzi etxebizitza kiskali zituzten. 1980an Galesko Poliziak Tân Operazioa gauzatu eta hainbat atxiloketa egin zituen. Hurrengo hamar urteetan luzatu zen denboraldian ingelesen 220 jabetzak kalteak jasan zituzten. Erasoaldien unerik latzena 1980ko amaiera aldean izan zen, taldekideek Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko kideen etxebizitzak lehentasunezko jomugatzat ipini zituztenean, 1990an Galesko Idazkari Nagusia zen David Hunten etxebizitza ere helburu izan zutelarik.
Atentatuen ardura lau talde ezberdinek bereganatu zuten: Mudiad Amddiffyn Cymru (Galesko Defentsa Mugimendua), Cadwyr Cymru (Galesko Zaindariak), Meibion Glyndŵr, eta Galesko Langileen Errepublikako Armada Errepublikarra (WAWR edo The Welsh Army for the Workers Republic), 1980ko hamarkadako euren helburuak politikoak izan zirelarik. Halere, denbora luzera begira matentzeko itxaropena izan duen talde bakarra Meibion Glyndŵr da, nahi eta 1990eko hamarkadako erdialdetik taldeak ekintzarik ez egin eta antolaketa mailan behinik-behinik, galestar nazionalismoak bortizkeria alde batetara laga. Erasoladi horien ardura bere egiten zuten gutunen egileak "Rhys Gethin" izenez sinatu ohi zuen, Owain Glyndwr galestar heroiaren jarratzaileetako bat omendu asmoz.
Atentatu horiei buruzko ikerketa batek 1993ko Sion Aubrey Roberts gaslestarraren atxiloketan amaitu zuen. Plaid Cymru alderdiko Elfyn Llwyd legebiltzarkidearen arabera, taldea MI5 britainiar zerbitzu sekretuko fronte bat omen zen.[1]
- 1979-1994: Meibion Glyndŵr taldeak ingelesen bigarren eskuko 220 etxebizitza erre zituen.
- 1988-1989: Meibion Glyndŵr taldeak "kolono bakoitza helburu bat dela" dela aldarrikatu zuen. Bestalde, taldeak Alderdi Kontserbadoaren Londresko egoitza su-bonbak ipini zituen, bai eta Londres, Liverpool, Sutton Coldfield, Haverfordwest, Carmarthen eta Llandeilo udalerriko etxebizitzen salerosketa-agentzietako bulegoetan ere.
- 1990: R. S. Thomas olerkari eta apaizak ingelesen bigarren etxeak kaltetzeko kanpaina bati ekiteko deia egin zuen.
- 1993: Meibion Glyndŵr taldeko Sion Aubrey Roberts kidea hamabi urtetan zehar politikari kontserbadoreei bonba-gutunak bidaltzeagatik espetxeratu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BBCko galeserazko artikulua irakurgai (Galeseraz)