Melissa Benoist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melissa Benoist
Melissa Benoist (48477063086) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Melissa Marie Benoist
Jaiotza Houston1988ko urriaren 4a (32 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Vancouver
Denver
Familia
Ezkontidea(k) Blake Jenner  (2013, 2015 -  2017ko abendua)
Chris Wood  (2019ko irailaren 1a -
Hezkuntza
Heziketa Arapahoe High School (en) Itzuli 2007)
Marymount Manhattan College (en) Itzuli 2011) Artean graduatu : theater arts (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktorea, abeslaria, dantzaria eta telebista zuzendaria
Altuera 1,73 metro
Lan nabarmenak Supergirl (en) Itzuli
Glee
Beautiful: The Carole King Musical (en) Itzuli
Genero artistikoa popa
Ahots mota mezzosopranoa
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm2552034
Melissa Benoist 2015ean.

Melissa Marie Benoist (Houston, 1988ko urriaren 4a) aktore estatubatuarra da. Supergirl pertsonaiaren rola hainbat telesailetan betetzeagatik da ezaguna, baina aurrez Glee telesailaren 5. denboraldian aktore nagusia izan zen. Antzerkiari dagokionez 2018an Broadwayn debuta egin zuen 2018an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melissa Benoist Houstonen jaio zen, Texasen[1]. Aita Jim Benoist fisikaria zuen, frantziar jatorrikoa. Gaztea zela gurasoak banandu egin ziren eta amarekin Denver hirian (Colorado) hazi zen[2].

Hiru urte zituela dantza klaseak hartzen hasi zen eta nerabezaroan Littleton (Colorado) hiriko Antzerki akademiarekin Disneylanden hiru udatan musikaletan hartu zuen parte. Littletongo antzerki akademiarekin antzezlan asko egin zituen[3], bai eta Denverreko Town Hall Arts Centerren ere. Institutuko jaialdietara joan beharrean Evita antzeztu zuen Country Dinner Playhousen[3]. 2007an graduatu ondoren New Yorkera joan zen antzerki musikaletan ibilbidea egiteko asmoarekin[4]. 2011 urtean Marymount Manhattan Collegen Antzerki Artetan graduatu zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parte hartu zuen aurreneko filma Tennessee izan zen, Mariah Carey protagonista zuen. Hurrengo urteetan telesail batzutan agertu zen atal bakarrean. 2012an Glee telesailean hartu zuten eta laugarren sasoian ohiko aktorea izan ondoren 5. sasoian protagonistetako bat bihurtu zen. 2014an Whiplash filmean paper garrantzitsua izan zuen. Hiru Oscar Sari jaso zituen filmak, muntatze onena, soinu onena eta taldeko gizonezko onena izan baitzen.

2015ean Supergirl telesaileko protagonista izateko aukeratu zuten[5]. Kara Danvers eta Supergirl pertsonaia bikoitza egin zuen. Arrakasta handia izan zuen telesailak eta emakumezko superheroi batek lortzen zuen aurreneko prime-timea izan zen 1979ko Wonder Woman teleailaz geroztik[6]. Honi lotuta hainbat telesailetan hartu du parte Kara Danvers eta Supergirl pertsonaiak interpretatuz.

Hainbat filme ere egin ditu, Patriots Day eta Jay and Silent Bob Reboot esate baterako. Azken honetan bere burua interpretatzen du.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolako aurreneko seihilekoan bizikletan zihoala taxi batek atzetik jo eta erori egin zen. Ordutik orbana dauka bekainean[7]. Hori dela eta bizikleta baten tatuaia egin zuen oinean[8]. 2015ean ezagutzera eman zuen Glee telesaileko korpotagonistarekin ezkondua zegoela, Blake Jenner aktorearekin[9], baina 2017an dibortziatu egin ziren[10]. Dirudienez harreman eskasa zuten bien artean, bortxakeria kasuak ere aipatu zituen[11].

2017an Chris Wood-en "I Don't Mind" webgunean gaixotasun mentalen estigma geldiarazteko lanean ari dela, onartuaz 13 urte zituenetik depresioa eta antsietate arazoak izan dituela[12]. 2019an Chris Woodekin ezkondu zen[13] eta 2020an haur baten esperoan daudela zabaldu dute[14].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2008 Tennessee Laurel
2014 Whiplash Nicole
2015 Band of Robbers Becky Thatcher
Danny Collins Jamie
The Longest Ride Marcia
2016 Lowriders Lorelai Baker
Patriots Day Katherine Russell
2017 Billy Boy Jennifer
Sun Dogs Tally Petersen
2019 Jay and Silent Bob Reboot Bere burua

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2010 Blue Bloods Renee Atal bakarra
The Good Wife Molly Atal bakarra
Law & Order: Criminal Intent Jessalyn Kerr Atal bakarra
Law & Order: Special Victims Unit Ava Atal bakarra
2011 Homeland Stacy Moore 2 atal
2012–2014 Glee Marley Rose ohikoa 4. sasoian eta protagonista 5. sasoian
2015– Supergirl Kara Danvers / Supergirl Protagonista
2016–2020 Arrow Kara Danvers / Supergirl Ohiko aktorea
2016– The Flash Kara Danvers / Supergirl Ohiko aktorea
Legends of Tomorrow Kara Danvers / Supergirl 3 atal
2018 Waco Rachel Koresh Telesail laburra
2019 Batwoman Kara Danvers / Supergirl Atal bakarrean

Websaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Websaila Pertsonaia Oharrak
2017-2018 Freedom Fighters: The Ray Kara Zor-El / Overgirl (ahotsa) Supergirl-en Earth-X bertsioa

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Antzezlana Pertsonaia
2000 The Sound of Music Brigitta von Trapp Country Dinner Playhouse
2003 The Sound of Music Liesl von Trapp Littleton Town Hall Arts Center
2006 Bye Bye Birdie Kim McAfee Littleton Town Hall Arts Center
A Chorus Line Bebe Benzenheimer Littleton Town Hall Arts Center
A Month in the Country Vera Aleksandrovna Littleton Town Hall Arts Center
2007 Evita Perónen maitalea Country Dinner Playhouse
Footloose Ariel Moore Littleton Town Hall Arts Center
Rodger and Hammerstein's Cinderella Errauskine Littleton Town Hall Arts Center
2009 As You Like It Rosalind Theresa Lang Theatre
Thoroughly Modern Millie Millie Dilmount Marymount Manhattan College
2011 The Unauthorized Biography of Samantha Brown Kelly Goodspeed Musicals
2018 Beautiful: The Carole King Musical Carole King Stephen Sondheim Theatre
Terms of Endearment Emma Greenway-Horton Geffen Playhouse

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Telesaila Emaitza
2013 Teen Choice Awards Izar debutaria Glee izendapena
2016 Saturn Awards Telesaileko emakumezko aktore onena Supergirl izendapena
Debutaria Supergirl irabazi
2017 Saturn Awards telesaileko emakumezko aktore onena Supergirl irabazi
Teen Choice Awards akziozko TV emakumezko aktore onena Supergirl irabazi
Liplock aukeratua (Chris Woodekin) Supergirl izendapena
TV Ship aukeratua (Chris Woodekin) Supergirl izendapena
2018 Saturn Awards Telesaileko emakumezko aktore onena Supergirl izendapena
Teen Choice Awards akziozko TV emakumezko aktore onena Supergirl irabazi
2019 Saturn Awards Telesaileko emakumezko aktore onena Supergirl irabazi
Teen Choice Awards akziozko TV emakumezko aktore onena Supergirl izendapena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Melissa Benoist, a Colorado native, takes flight as TV’s “Supergirl”» The Denver Post 2015-08-06 . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  2. (Ingelesez) Tishgart, Sierra. «Melissa Benoist Reveals How She Landed the Role of Marley Rose on 'Glee'» Teen Vogue . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  3. a b (Ingelesez) Moore, John; Post, Special to The Denver Post | The Denver. (2012-09-06). «“Glee” adds a new cast member from Colorado: Melissa Benoist» The Denver Post . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  4. (Ingelesez) Hayes, Dade; Hayes, Dade. (2018-07-30). «Melissa Benoist On Playing Broadway’s Carole King, ‘Supergirl’s’ Topical Shift And ‘Glee’ Castmate Demi Lovato: Q&A» Deadline . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  5. (Ingelesez) «'Supergirl' star Melissa Benoist on landing the role of a lifetime» EW.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  6. Current Biography Yearbook 2017. Ipswich, Massachusetts: Grey House Publishing, 43-45 or. ISBN 9781619258488.
  7. (Ingelesez) «Melissa Benoist shares series of accident-prone stories on 'The Tonight Show'» EW.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  8. (Ingelesez) Giddings, Caitlin. (2015-11-03). «TV's Supergirl Rides a Bike» Bicycling . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  9. (Ingelesez) «Glee's Melissa Benoist and Blake Jenner Are Married!» E! Online Mon Jul 13 10:55:00 PDT 2015 . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  10. (Ingelesez) «Melissa Benoist and Blake Jenner Finalize Divorce» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  11. (Ingelesez) «'Supergirl' Star Melissa Benoist Opens Up in Emotional Video: "I Am a Survivor of Domestic Violence"» The Hollywood Reporter . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  12. (Ingelesez) Vargas, Alani. «'Supergirl' Star's Mental Health Campaign "I Don't Mind" Is So Important To Increase Awareness» Elite Daily . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  13. (Ingelesez) «Supergirl Costars Melissa Benoist and Chris Wood Are Married: Reports» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.
  14. (Ingelesez) «Melissa Benoist on Instagram: “A non-canine child is coming to our family very soon!!! 😱😆😭 @christophrwood has always been an old dad by nature but now he’s going to be a…”» Instagram . Noiz kontsultatua: 2020-05-09.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]