Bachelor of Arts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bachelor of Arts titulua.

Bachelor of Arts (euskaraz: «Letretako batxilerra») herrialde anglosaxoietan eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko zenbait herrialdetan ematen duten graduko titulua da. Hiru urtez Hegoafrikan, Alemanian, Australian, Austrian, Hong Kongen, Indian, Ingalaterran, Zeelanda Berrian, Singapurren eta lau urtez Eskozian, Estatu Batuetan, Guatemalan eta Herbehereetan ikasi ondoren lortu da. Galesko hezkuntza-erakundeetan lortzen den gradua ere bada. Kanadan eta Estatu Batuetan letretako batxilergoa eta zientzietako batxilerra dira graduko titulurik tradizionalenak.

Letretako batxilergoa giza eta arte ederretako karreretan edo, jatorriz, «letretako» goi-mailako irakaskuntzako erakundeetan hedatuago dagoen titulazioa da. Bitartean, zientzietako batxilergoa karrera teknikoetan edo natur zientzietan edo matematikan espezializatutako unibertsitateetan ematen da. Praktikan, titulazio baliokideak dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.