Homeland (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Homeland (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Howard Gordon (en) Itzuli, Alex Gansa (en) Itzuli eta Gideon Raff (en) Itzuli
IzenburuaHomeland
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua8
Atalak96
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama, thriller politikoa, psychological thriller (en) Itzuli, espioitza-telesaila eta thriller television series (en) Itzuli
Iraupena55,5 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaPrisoners of War (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Ipar Carolina, Charlotte, Tel Aviv, Puerto Rico, Maroko, Lurmutur Hiria, Berlin, New York eta Richmond
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAlex Gansa (en) Itzuli
[[Kategoria:Alex Gansa (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Konpainia ekoizleaKeshet (en) Itzuli
[[Kategoria:Keshet (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaMichael Cuesta (en) Itzuli
Henry Bromell (en) Itzuli
Alexander Cary, Master of Falkland (en) Itzuli
Chip Johannessen (en) Itzuli
Meredith Stiehm (en) Itzuli
Lesli Linka Glatter
Ron Nyswaner (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaSean Callery
Argazki-zuzendariaDave Klein (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Showtime
Hasiera-data2011ko urriaren 2a
Amaiera-data2020ko apirilaren 26a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaWashington, Virginia, Caracas, Langley (en) Itzuli, Pakistan eta New York
Argumentu nagusiapolitika, CIAa, desleialtasuna, Terrorismoaren aurkako gerra, Traizio (zuzenbidea)a, state crime (en) Itzuli eta vigilante (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

sho.com…
IMDB: tt1796960 Allocine: 9285 Rottentomatoes: tv/homeland Allmovie: v548599 Metacritic: tv/homeland TV.com: shows/homeland-2011
Twitter: SHO_Homeland Youtube: UCnKtbmb5VZavEsHAYvn87Sw Netlix: 70180387Edit the value on Wikidata

Homeland estatubatuar thriller eta espioi-telesaila da, Howard Gordonek eta Alex Gansak Showtimerentzat egina.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

CIAko agente Carrie Mathison ardatz hartuta zerbitzu sekretuak, nazioarteko politika eta talde armatuak esploratzen dituen telesaila da. Telesailaren lehen bi denboraldiek mundu mailako arrakasta izan zuten, kritikaren eta publikoaren gorespena jaso, eta Akademiaren onarpena ere eskuratu zuten, sari bidez.[1]

Gerora, Nicholas Brody protagonistaren heriotzak istorioaren inguruko interesa murriztu eta jarraitzaile andana aldendu zuen betiko. Baina pertsonaia hori alboratzeak eman zien sortzaileei, hain justu, epe luzerako gasolina. Bide dramatikoak zabaldu eta telesaila errautsetatik berpizteko aukera. Lehen bi denboraldietako ildo narratibo nagusiarekin apurtu, islamera bihurturiko militar estatubatuarraren mehatxu monotematikoa gainditu, eta telesailak afera konplexuagoak jorratzeari ekin zion pixkanaka.[1]

Pakistanera jo zuen laugarren denboraldiak, hango agente sekretuak eta CIAkoak parez pare jarrita. Bosgarrena, aldiz, Europan girotu zuten sortzaileek, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga inoiz baino lausoagoa bilakatu zen. 2015eko azaroan Paris eta 2016ko martxoan Brusela jo zuten eraso terroristen artean eman zituzten denboraldi hartako atalak, gertakari horiekin lotura estua zuten atalak, hain zuzen.[1]

AEBetako presidentetza, Estatu Islamikoa, Vladimir Putin, Charlie Hebdo, Edward Snowden, migratzaileen krisia... horiei guztiei bete-betean heldu die Homeland-ek. Baita beste hamaika gai mamitsuri ere, eta gai bakoitza fikzioan ahalik eta modu fidelenean islatzeko, gertu izan dituzte errealitateko agente sekretuak, baita Mendebaldeko eta Ekialdeko gobernuetako aholkulariak ere.[1]

Mundu zabalean eragina duten azpijokoetatik harago, ordea, telesailak esparru intimoa ere jorratu du hamar urteotan. Nahaste bipolarra du Mathison agente protagonistak, eta horrek erabat baldintzatzen du haren bizitza profesionala eta pertsonala. Etenik ez duen polizia lana eta amatasuna bateratzearen zailtasunei erreparatu izan die telesailak, era bortitzean maiz, arreta arazoaren ondorio lazgarrietan jarrita, baina baita modu sentikor eta sinesgarrian ere.[1]

Inteligentziaren esparrutik, AEBak babestu nahi izan ditu Carrie Mathisonek denbora honetan guztian. Bere aberriaren aldeko defentsa sutsua egin du, bidean lana, familia eta askatasun indibidualak galdu dituen arren. Jatorrira itzuliko da telesaila azken denboraldian, Mathison heroi, traidore, biktima edota erdibideko zerbait ote den argitzeko.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f «Ekialde Hurbileko etsaia, etxeko atean» Berria 2020-02-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.