Menane Oxandabaratz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menane Oxandabaratz
Datu pertsonalak
Izen osoa Menane Oxandabaratz
Jaio 1962
Gamarte (Nafarroa Beherea)

Menane Oxandabaratz (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1962-) euskal irrati-esatari, antzerkigile eta politikaria da.

Antzerki munduan, Biper Beltx taldean hasi zen Daniel Landart idazlearekin batera. Mee, mee, ardi kaka mee eta Egarriak lanak agertokietara eraman zituzten. Horrez gain, Xirrixti-Mirrixti taldean ere aritu zen hainbat urtez. Gaur egun, antzekiaren munduarekin lotura gordetzen du nahiz eta amateur bezala bada ere.

Euskal irrati-kate askotako parte hartzailea da. 2006an Ez da musik liburua idatzi zuen 1992 eta 1996 artean izen bereko irratsaioan egindako elkarrizketako batzuk hautatuz.

2009ko Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako Abertzaleen Batasunaren zerrendaburua da Jose Bove buru duen Europe Ecologie hautes-zerrenda barruan. Eusko Alkartasuna, Esquerra Republicana de Catalunya eta Partit Occitan alderdiek ere hautes-zerrenda horrekin bat egin dute.

Lanak

Antzerkia

  • Mee, mee, ardi kaka mee
  • Egarriak

Irratsaioak

Liburuak


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.