Mentzio

Wikipedia(e)tik
Mencio» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mentzio

Mentzio (txinera tradizionalez: 孟子; pinyinez: Mèng Zǐ; Wade–Giles: Meng4 Tzu3; literalki, "Meng maisua") (K. a. 372K. a. 289) txinatar filosofo bat izan zen, konfuzianismoaren jarraitzailerik ospetsuena.[1] Mentzio (Mengzi edo Meng-tzu ere idatzia) obran gizakia berez ona dela, eta beraz, jokaera arrazoizko eta zuzena gara dezakeela defendatu zuen. Pentsalari horren arabera, gizon-emakume ororen baitan bide onetik lagunduko duten lau berezko sentimendu edo joera daude:

  1. Errukiaren sentimendua
  2. Lotsaren sentimendua
  3. Begirunearen eta apaltasunaren sentimendua
  4. Ongi eta gaizki dagoenaren sentimendua

Sentimendu horiek nolabaiteko sustraiak dira, eta, landuz gero, onginahia, zuzentasuna, gizalegea eta jakituria bertuteak garatzen dira. Mentzio bere garaiko gobernariengan eragiten saiatu zen, pertsonen garapenerako baldintzarik onenak sor zitzaten. Haren idatzietan esanda utzi zuen gobernari azkarra dela bere herriaren ongizateaz arduratzen dena.

Pentsamendu politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mentziok herritar soilek estatuan duten garrantzia azpimarratu zuen. Konfuzianismoak, oro har, gobernarien aldeko estimu handia bazuen, Mentziok esaten zuen herritarrek jendearen beharrak baztertu eta gogor gobernatzen duen gobernaria baztertzea edo are hiltzea onargarria dela, justiziarekin gobernatzen ez duen gobernaria ez baita jada benetako gobernaria. Halaber, Udaberrietako eta Udazkenetako garaian, gerra justurik ez dela esan zuen.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mentziok egin zuen konfuzianismoaren interpretazioa bertsio ortodoxotzat jo zuten ondoren etorri ziren filosofo konfuzianistek, batez ere, Song dinastiako neokonfuzianistek. Mentzio, garaiko erregeekin egileak izandako elkarrizketak jasotzen dituen lana, Zhu Xik neokonfuzianismoaren pentsamenduen oinarrietako Lau Liburuetatik bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Shun, Kwong Loi, Mencius, The Stanford Encyclopedia of Philosophy, http://plato.stanford.edu/archives/win2010/entries/mencius/ .