Mendenhall glaziarra
Mendenhall glaziarra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | glaziar |
Eponimoa | Thomas Corwin Mendenhall (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°29′45″N 134°31′56″W / 58.495833333333°N 134.53222222222°W |
Mendikatea | Boundary Ranges (en) |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Alaska |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | Juneau |
Mendenhall glaziarra Juneaun, Alaskako hego ekialdean dagoen glaziarra da, Mendenhall haranean zehazki. 19 km luzeko hedadura du. Tongass baso nazionalean deituriko gune babestu batean dago.
Glaziarraren jatorrizko izena Sitaantaagu zen; "Herriaren atzealdeko glaziarra", esan nahi duena. Horrela deitzen zioten glaziarrari Tlingitak, zonalde horretako jatorrizko herriak.
1958. urtetik aurrera, berotze globala dela eta, glaziarrak 2,9 km egin ditu atzera. Izotzaren urtze horren ondorioz, leize ederrak sortu dira glaziarraren barnealdean. Leku hauetan, ura haitzetatik pasatzen da, kobalto tonuko bobeda izoztuen azpitik. Izotz honek, urdina izan ezik, argi-espektroaren kolore guztiak hartzen ditu. Uhin luzera horien transmisioa, izotz kristalak kolore urdin berezi batekin hornitzen ditu.