Edukira joan

Tlingitak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tlingit jendea edo tlingitak amerindiar tribu bat dira, kolosh taldekoak. Izena tlingi hitzetik dator, lingíteraz herri esan nahi duena.

Errusiarrak 1740an iritsi zirenean, 10.000 inguru pertsona lingíterazko hamalau dialektoz mintzatzen ziren. 1985ean 10.000 ziren Alaskan eta 500 Kanadan. Haietatik guztietatik, hizkuntza soilik bi milak hitz egiten zuten.

Makil totemikoz inguratuak zeuden hiribildu luzeetan bizi izaten ziren: haien arbaso eta biztanleen giza ezaugarriak irudikatzen zituzten. Etxeak 3,6 metro ingurukoak ziren. Gainera, 20 metro luzeko piraguak ere egiten zituzten, gudurako nahiz arrantza egiteko erabiliak.

Klan bakoitzak buruzagi bat zuen. Eta hango kideak arbaso komun bat zuten, betiere ama-lerrokoa.

Arpoi, tranpa eta sareekin arrantzatzen zuten. Halaber, ugaztunak ehizatzen zituzten, hala nola, hartzak, oreinak, itsas txakurra edo igarabak bezalako ugaztunak. Haiez gain, baiak eta sustraiak biltzen zituzten.

Beste kostaldeko tribu amerindiar askoren modura potlatch erritua praktikatzen zuten kide bat hiltzen zenean. Orrits bat egiten zuten eta opariak aldatzea zuen oinarri, izenaren truke.

Erlijio aldetik, belea haien herriari su eman eta eguzkia eta ilargia abian ipini zuela uste zuten. Ulises bezalako heroi mitologiko batean sinesten zuten, Kaax’achgóok. Errituetan, zurezko maskarak erabiltzen zituzten, arbaso eta heroiak irudikatzen zituztenak. Xaman bat hil egiten zenean, burua moztu eta kutxa batean gordetzen zuten haren tresna magiko guztiekin batera. Gero, kutxa kobazulo ilun batean gordetzen zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]