Mendexako Ospitale Zaharra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendexako Ospitale Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMendexa

Mendexako Ospitale Zaharra Lea Ibilbidearen ondoan dagoen hondatutako eraikina da, Mendexako Leagi auzoan (Bizkaia).

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak Lea Ibilbidean oinez, Mendexako lurretan; atzean, Ospitale Zaharra.

Lekeitio eta Amoroto lotzen dituen errepidearen ondoan dago, Lea ibaiaren beste aldean.[1] Inguruan Leagi zubia dago, errepidea ospitalearekin lotzeko eraiki zena.[2] Haren ondotik Lea Ibilbidea igarotzen da.[3]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen planoan, inposta-lerroa; leihoetan, belarridun moldurez inguratutako zuloak.

Barroko estilokoa da.[4] Harlangaitzezko hormaz eraikitako eraikin handia da, maila bikoa. Oin lauangeluarra du,[5] eta estalkia lau isuri aldekoa izango zuen seguraski. Inposta-lerro batez banatutako maila bi ditu, eta sasoian (edo barroko estiloan) tipikoak ziren belarridun moldurez inguratutako leiho-zuloak.[6]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitale honen jatorria Domingo Leaegik 1602an eginiko testamentua da:[7] "Yten mando que en la villa de Lequeitio de la banda de Mendexa se funde dote y establesca un ospital en el qual se puedan socorrer amparar y curar hasta cantidad de cincuenta enfermos naturales de la anteiglesia de Mendexa y a falta de ellos lo sean de la villa de Lequeitio y de las demas Anteiglesias circunbezinas...“.[3] Jatorriz mendexarra, Leaegi Sevillan negozioetan aritu eta aberastutakoa zen; berak emandako diruarekin lurrak erosi, etxea egin eta zerbitzurako prestatu zen. Gainera, urteko 600 dukaten errenta izateko adina diru ipini zuen. Ospitaleko patroiak bere gurasoak eta gero haren ondorengoak izango ziren, edo haien faltan Lekeitioko Eliza eta Kontzejua, eta ospitaleko arduraduna beti abade bat izango zen, "bizitza zintzo eta ospe onekoa". 1608 uztailaren 12an ospitaleko arduraduna izendatu zen, Martin Lariz Lekeitioko bikarioa.[7] Beste iturri batzuen arabera 1632an eraiki zen,[3] lurraldeko (Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Ispaster eta Mendexa) osasun arretarako:[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mendexa» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  2. «Mendexako Udala - Leagi Zubia» www.mendexa.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b c «GR 38 Ardo eta Arrainaren ibilbidea. Leako Ibilbidea. Ingenio & Natura.» http://www.leaibarra.eus/ (Noiz kontsultatua: 2019ko maiatzaren 23a).
  4. «Lea Ibilbidea: de Mendexa a Munitibar por el río Lea - Mendiak» www.mendiak.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
  5. a b «Mendexako Udala - Ospitale Zaharra» www.mendexa.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Jon Zubiaurren komunikazio pertsonala.
  7. a b Zubikarai, Augustin; Fernandez Egiguren, Juan. (1988). Mendeja. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]