Ispaster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ispaster

 Bizkaia
Ispasterko Ogella hondartza.
Ispasterko Ogella hondartza.

Ispasterko armarria

Izen ofiziala Ispaster
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Lea-Artibai
Alkatea Jesus Maria Lekerikabeaskoa Arrillaga (EAJ-PNV)
Herritarra ispastertar
Koordenatuak 43°21′46″N 2°32′35″W / 43.36278°N 2.54306°W / 43.36278; -2.54306Koordenatuak: 43°21′46″N 2°32′35″W / 43.36278°N 2.54306°W / 43.36278; -2.54306

Bizkaia municipalities Ispaster.PNG

Eremua 22,62 km2
Garaiera 110 m
Distantzia 49 km Bilbora
Posta kodea 48280
Biztanleria 717 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -4)
Dentsitatea 31,7 bizt./km²
http://www.ispaster.net


Ispaster Bizkaiko ipar-ekialdeko kostaldeko udalerri euskaldun bat da, Lea-Artibaikoa.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldean, herriak Ogella hondartza dauka itsasoarekin muga. Hondartza harriz osaturik dago baina batzuetan itsasoak harea biltzen du bertan. Ez du itsasorako sarrera erosorik, hala ere, depresio karstiko baten kokaturiko lur emankorrak ditu, nekazaritzarako aproposak. Bereizgarri geologiko horren ondorioz, udalerriaren hegoaldeko paisaia, muinoz, kobaz eta trokaz osaturik dago.

Otoio (396 metro) eta Arterreta (251 metro) dira herriko tontorrik aipagarrienak.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Kantauri Itsasoa du udalerriak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Miguel elizaren ikuspegia.

Elexalde, Ispasterko udalerriaren gunea, XIX. mendeko lana da, askoz lehenagoko aztarnak daude bertan. Elizarekin angeluzuzena den plaza txiki batek, jauregi batek eta horren barruan dagoen udaletxeak osatzen dute. Elkarri atxikitako etxeak dauzkan kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da.

Gainerako biztanleak baserrietako auzoetan, sakabanatuta, bizi dira. Auzo horiek bi aldetan bereizten dira: Goierrin eta Beterri.

  • Arropain: Lekeitioko hirigunearen ondoan kokatua.
  • Artika: mendialde batean kokatutako auzune zabala.
  • Barainka: udalerria Earekin lotzen duen mendi-lepo batean kokatua.
  • Elexalde Ispaster: udaletxea eta eliza dauden Ispasterko auzoburua.
  • Gallete: interes handiko baserriak dituen udalerriaren hegoaldean dago.
  • Kurtziaga: Lekeitiotik hur, Mendexak eta Amorotok mugatzen dute.
  • Gardata: XV. mendetik dokumentatutako auzo bildua.
  • Kortazar: ibarrean kokatutako auzo sakabanatua.
  • Larrinaga: Ogella eta Elexaldeko hondartzen artean kokatua.
  • Mendazoa: aldats gogor baten dagoen auzo txikia.
  • Solarte: Iluntzarreko mendialdean sakabanatutako baserri multzoa.
  • Soloaran: zentrotik hur baina Ispasterko alde altuan kokatua.[1]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ispasterko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ispasterko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Jesus Maria Lekerikabeaskoa da.

Ispasterko udalbatza

Alderdia

Ispasterko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 7
240 (% 51,95)
Herritarren Ahotsa (HA)
3 / 7
217 (% 46,97)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako Ipargorri kirol elkarteak Ispasterko Udala Sari Nagusia ziklo-kros lasterketa antolatzen du, urtero.

.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibilean, aipatzekoak dira Arana eta Zubieta jauregiak, Aixpe Aurrokoa eta Erkiagabekoa baserriak, Aixeder errota eta udaletxea. Udalerriko lurretan dago kokaturik baita, Lekeitioko talaia. Erlijio-ondarearen artean, berriz, San Migel eliza eta San Martin eta Santiago baselizak ditugu.

Azkenik, nabarmentzekoak dira Kobeaga I eta II eta Iperratxeko eta Otoioko Jentilkobak, bertan historiaurreko aztarnategiak topatu dituzte eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ispaster Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa