Mendiaundi I
Mendiaundi I | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.307 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe |
Mendikat | Mendikat |
Luberri | Luberri |
Mendiaundi I Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1307 metroko garaiera duena. Izen bereko beste mendi bat dago Mendiaundi mendilerroan eta ez da honekin nahastu behar. Izan ere, azken mendilerro honi izena ematen dion mendia, Aralarrekoa baino 75 metro baxuagoa da.
Atallorbe eta Mendiaundi inguru honetan, Arkuek deritzen txabola kupularrak ikus daitezke, diotenez, jentilen bizilekuak zirenak. Beste batzuk, artzaien bizileku primitiboak direla uste dute. Edozein kasutan, eraikin bikain hauek euren sekretua isilpean gordetzen dute mendiaren Iparralde eta Ekialdeko aurpegietan, Argañetako karstaren gainean, non mendilerroan bizi ziren otsoak ezkutatzen ziren XX. mendearen erdialdean.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guardetxetik, Pagomari edo Intzazelairako bidea jarrai daiteke eta iparralderantz jarraitu Desaoko babeslekua eta Urrutiko lurriñako leporarte, Unagako potzura jeitsi eta mendira, hegoaldeko magal belartsuetatik igotzeko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |