Menerdiga
Appearance
Menerdiga Gorobel/Salbadako mendilerroan dagoen ataka edo mendatea da. Toponimo honen ahoskerari dagokionez, azentua bigarren silaban ezarri behar da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/78/Menerdigako_txabolak_Gorobel_mendilerroan.jpg/220px-Menerdigako_txabolak_Gorobel_mendilerroan.jpg)
Aiarako lurretan kokatuta dago; udalerri honetako Agiñiga herritik hasten da Menerdigarako igoerarik arruntena. Aiaraldea eta Gaztelako Lausa Harana historikoki lotu izan dituzten pausuetakoa izan da; gaur egun, aldiz, batez ere mendizaleek erabiltzen dute oinezkoentzako ataka hau, bereziki Iturrigorri edo Tologorri (Menerdigatik ekialdera) eta Ungino (ipar-mendebaldera) mendietara igotzeko.
Ingurumarian ondo kontserbatutako izen bereko txabola taldea dago, garai batean artzaintzak eremu horretan zuen indarraren lekuko.