Lausa Harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lausa Harana
Espainiako udalerria
SanPantaleónDeLosa20110503142218p1110340.jpg
Bandera de Valle de Losa (Burgos).svg Escudo de Valle de Losa (Burgos).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaJuan Antonio Gutiérrez Villaño (en) Itzuli
Izen ofizialaValle de Losa
Posta kodea09510
INEk ezarritako kodea09908
Geografia
Koordenatuak42°59′12″N 3°13′9″W
Azalera227.66 km²
Altuera653 m
MugakideakJunta de Traslaloma, Mena Harana, Aiara, Urduña, Junta de Villalba de Losa, Gaubea, Valle de Tobalina, Merindad de Cuesta-Urria eta Medina de Pomar
Demografia
Biztanleria481 (2020)
Red Arrow Down.svg−9 (2019)
alt_left 199 (%41.4)291 (%60.5) alt_right
Dentsitatea2,11 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
valledelosa.es

Lausa Harana[1] (gaztelaniaz: Valle de Losa) Burgosko probintziaren iparraldean dagoen ibarra eta udalerria da. Hainbat herrik osatzen dute, Quincoces de Yuso izanda nagusia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lausa Harana Burgosko udalerria da, iparraldean Mena Harana eta Araba dituena; hegoaldean, Araba eta Valle de Tobalina; ekialdean, Junta de Villalba de Losa; eta mendebaldean, Junta de Traslaloma eta Medina de Pomar.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Mediterraneoko arroan dago, Kantauriarekiko banalerroaren hegoaldean, Peña mendiek, Carbonilla mendilerroak eta Gorobel mendilerroak osatuta, eta bertan dago Santiago Mendiko Monumentu Naturala, udalerriaren ekialdeko mugan.

Ibairik garrantzitsuena Jerea ibaia da, Cillaperlata parean Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra. Ibaia Carbonilla mendilerroan jaioa da, Relloso herriaren ondoan, eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria Quintanilla La Ojadaraino, Merindad de Cuesta-Urriatik bokaleraino jarraituz. Ezkerretik jasotzen ditu Nabon ibaiaren eta La Losa eta Horcon erreken urak.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1991 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
741 670 665 651 631 621 611 610 612

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bailarako ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan eta industria txikian oinarritzen da batez ere. Higiezinen sektorean, bertokoentzako etxebizitzak eraikitzen dituzte, eta batez ere, udatiarrentzako edo bertoko seme-alaben bigarren bizitokirako. Badaude haranean bere lehen etxebizitza hartzera doazen bizkaitarrak ere.

Lehorreko zereala laborantza nagusia da; partzelaren batez besteko tamaina 3,5 hektareakoa da, eta 2 hektareakoa ureztatua. Baita patataren tuberkuluaren hazkuntzarena ere, "Lausako patata" jatorri-deitura duena.

Turismoa ere erakartzen du. Oteon eta Quincocesen landetxeak daude. Fraile eta Peña tontorretarako ibilbideak ere egiten dituzte.

Ondasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak kultura ondasun izendaturiko sei eraikin ditu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]