Mentaberri (erreka)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mentaberri (Antziola izenez ere aipatua) erreka labur bat da, Urruña eta Hendaia udalerrien arteko mugan sortzen dena, Lapurdin. Haizabia (Haïçabia) esparruan itsasoratzen da, Euskal Erlaitzean. Eskualduna kanpinaren aldamenetik doa beheko arroan. Bertako herritarren arabera, garai batean lau eihera zituen bere ibilguan: Dorrondegi, Fagadi, Asporotz eta Haizabia.[1] Itsasoratu aitzineko Haizabiko tartean, ubideraturik dago. 1831n "Mentaberriko ura" izenaz aipatzen da.[2]

Mentaberri erreka Haizabian, Urruña

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «OROITZA Histoire d'Hendaye - QuartiersTémoign2» OROITZA Histoire d'Hendaye (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  2. «Mentaberriko erreka - Places - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).