Merche Olabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merche Olabe
Bizitza
JaiotzaBilbo1957ko apirilaren 17a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Merche Olabe (Bilbo, Bizkaia, 1957ko apirilaren 17a) Euskal margolaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen. Margolari ibilbidean zehar hainbat erakusketa egin ditu, bai bakarkakoak, bai kolektiboak. Sariak ere jaso ditu. Bere lanak museoetako bildumetan ere aurki daitezke.[2]

Pintura figuratiboa egiten du. Arrautzari tenplea deitzen zaion teknika erabiltzen du, apur bat berezia dena. Nahiko azkar lan egitera behartzen duen teknika da. Kolore oso biziak, oso garbiak erabili nahi zituelako heldu zion teknika horri. Ez dago nahasketa handirik. Teknika oso azkarra denez, ezin dira koloreak zikindu, oso azkar lehortzen da.[3]

Gaiari dagokionez, ez da oso errealista, kolore oso indartsuak dituelako eta planteamendua gainazalean geratzen delako. Ez da pintura ilusionista, errealista, kolore handiko pintura da, narratiba duena, pertsonaia, objektu eta agertoki desberdinak dituelako. Horrek beti zerbait gertatzen ari dela ematen du. Horixe gustatzen zaio, ikusleak bere istorioa sortzea. Ez ditu koadroak egiten kontatu nahi dituen gauzetatik, baizik eta alderantziz, hau da, koadroa egiten denean sortzen dira gauzak, istorio posibleak, eta beti saiatzen da nahiko irekita geratzen ikusleak nahi duena irudika dezan koadroa ikustearekin batera. Bakoitzari zerbait pertsonala iradoki behar dio bera obra ikustean.[3]

Bakarkako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1981. Aritza Galeria .Bilbo.
  • 1981. Arteder Arte Azoka.Bilbo.
  • 1981. La Lluna.Girona.
  • 1983. Arizta Galeria.Bilbo.
  • 1983. Arteder Arte Azoka.Bilbo.
  • 1987. Windsor Kulturgintza.Bilbo.
  • 1987. Durangoko Arte eta Historia Museoa
  • 1988. Basauriko Kultur Etxea.
  • 1989. Bizkaiko Aurrezki Kutxaren erakusketa aretoa. Bilbo.
  • 1992. Ederti Galeria. Bilbo.
  • 1995. Ederti Galeria. Bilbo.
  • 1996,1997,1998. Erakusketa ibiltaria ”De ideas y bocetos”. Bizkaia.[4]
  • 1999. Ederti Galeria. Bilbo.[5]
  • 2003. Utopia Parkway Galeria. Madril.
  • 2004. Ederti Galeria. Bilbo.
  • 2013. Lumbreras Galeria. Bilbo.[6]
  • 2017. Sanz Enea. Zarautz.[3]

Erakusketa kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979. Bizkaiko Pintura Gaur. Aurrezki Kutxa Munizipalaren Kultura Gela. Bilbo.
  • 1980. Gasteizko pintura-bienala.
  • 1981. Emakumeok Gaur. Aurrezki Kutxa Munizipalaren Kultura Gela. Bilbo.
  • 1983. Bizkaiko figurazioa. Windsor galeria. Bilbo. San Telmo Museoa, Donostia. Gasteizko Arte Ederren Museoa.
  • 1986. Euskal Artisten Aretoa. Banco de Bilbaoren Kultura Gela. Bilbo.
  • 1986. Marrazkiak. Bizkaiko Aurrezki Kutxa. Bilbo.
  • 1987. Arte Bizkaia. Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa aretoa. Bilbo.
  • 1987. Artea Gernikan. Gernika.
  • 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998. Ederti Galeria. Bilbo.
  • 1999. Bosteko. Arrigorriaga, Galdakao, Mungia eta Erromoko Kultur Aretoetan.[7][8]
  • 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004. Ederti Galeria. Bilbo.
  • 2020. Lumbreras Galeria. Bilbo.[9]
  • 2013. Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren aretoan. Bilbo.[10]

Sariak eta laguntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1983. Galerías Preciados. Saria
  • 1981.Eusko Jaurlaritzaren beka. Arteder azokaren standa.
  • 1983.Eusko Jaurlaritzaren beka. Arteder azokaren standa.
  • 1987-88. Bizkaiko Aurrezki Kutxaren beka
  • 2022. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 150.000 euroko ezohiko diru laguntza baliatu zuen bizirik zeuden euskal artisten arte garaikidea erosteko, haien artean Merche Olaberen lana.[11][12]

Lanak bildumetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988 Durangoko Arte eta Historia Museoa .”El circulo” oleoa oihal gainean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Merche Olabe - Galería de Arte Juan Manuel Lumbreras» galerialumbreras.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  2. «Merche Olabe CV» Galería Utopia Parkway (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  3. a b c «Merche Olabe (Pintora bilbaína que expone su obra en Sanz Enea): «Lo divertido de la pintura es verla libremente y disfrutarla»» El Diario Vasco 2017-07-08 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  4. Olabe, Merche. (1996). Merche Olabe : de ideas y bocetos.. Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa], ISBN 978-84-88916-21-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  5. «Merche Olabe [Artículo.»] biblioteca.artium.eus 1999 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  6. «MERCHE OLABE - Galería de Arte Juan Manuel Lumbreras» galerialumbreras.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  7. Larrauri, Eva. (1999-10-01). «"Bosteko 99" reúne cinco caminos diferentes de tratar la figuración» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  8. País, El. (2000-01-03). «Getxo recibe hoy la última etapa de la exposición itinerante "Bosteko"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  9. «El humor de los neofigurativos vascos» El Correo 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  10. «Ilustre Colegio de la Abogacía de Bizkaia – Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua» www.icasv-bilbao.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  11. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2022-01-31). «El museo Artium presenta las 49 obras adquiridas con la subvención del Gobierno Vasco para la adquisición de arte contemporáneo de artistas vascos vivos» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
  12. Berria. «Euskal artista garaikideen 49 artelanen erosketa diruz lagundu du Eusko Jaurlaritzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]