Akenaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akenaton
GD-EG-Caire-Musée061.JPG
Faraoi

Bizitza
Jaiotza TebasK. a. 1372
Herrialdea Antzinako Egipto
Heriotza Tell el-AmarnaK. a. 1336
Hobiratze lekua Royal Tomb of Akhenaten
Familia
Aita Amenofis III.a
Ama Tiy
Ezkontidea(k) Nefertiti
Kiya
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Egiptoko XVIII. dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzak Akadiera
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Akenaton[1], «Eguzki-diskoaren zerbitzaria», jatorrizko izenez Amenhotep IV.a (edo grezierazko Amenofis IV.a) Antzinako Egiptoko XVIII dinastiako hamargarren faraoia izan zen. Bere agintaldia K. a. 1353-1336 urte bitartean datatua dago, Egiptoko Inperio Berriaren barruan. Agintaldiaren laugarren urtean izena aldatu zuen: Neferkeperura Akenaton.

Egiptoko gizartean muturreko eraldaketak bultzatzeagatik egin zen ezaguna, Aton jainkoa estatuko kultu ofizialean jainko bakarra izendatu baitzuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenhotep IV.a erregeak bere erreinaldiko laugarren urtean Akenaton izena hartu zuen. Amenhotep III.aren seme eta Nefertitiren senarra zen.

Mistikoa eta erlijioaren eraberritzaile handia izan zen. Amon jainkoaren gurtza debekatu zuen eta haren ordez Aton, eguzki-diskoa, ezarri zuen; gero Tebas utzi eta hiriburu berria eraiki zuen, Aket-Aton («eguzki-diskoaren zeru-muga»), gaur egun Tell el-Amarna.

Erlijio sinkretiko ofiziala gaitzetsirik, monoteismoaren bidea hautatu zuen bere herriarentzat, egunero bizitza berpizten duen Eguzkiaren ontasuna aldarrikatuz eta harenganako maitasuna bideratuz. Iraultza honek erlijioa ez ezik estetikaren alorra ere ukitu zuen, arte berri errealista eta literatura mistikoa sorraraziz. Erregeak berak landu zuen alderdi hau; haren Himno Handiaren oihartzuna Bibliako Salmoetan dago.

Alabaina, erlijiozko jardueretan erabat murgildu eta kanpo politika alde bat utzia izanik, kanpoko lurralde guztiak galdu zituen Egiptoko inperioak (Mitanni, Siria, Palestina).

Haren ondorengoak, Tutankhamonek, lehengo ordena berrezarri zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akenaton Aldatu lotura Wikidatan