Merja Zerga

Koordenatuak: 34°50′52″N 6°16′32″W / 34.84776°N 6.27568°W / 34.84776; -6.27568
Wikipedia, Entziklopedia askea
Merja Zerga
Datu orokorrak
Motanaturagune babestua eta aintzira
Azalera4,5 ha
Sakonera1,5 m
Geografia
Map
Koordenatuak34°50′52″N 6°16′32″W / 34.84776°N 6.27568°W / 34.84776; -6.27568
Herrialdea Maroko
EskualdeaRabat-Salé-Kénitra

Merja Zerga (arabieraz: المرجة الزرقاء‎; euskaraz: «aintzira urdina»), baita gertuen dagoen herriagatik Moulay Bousselhamgo aintzira ere deitua, Marokoren Iparraldeko Atlantiko kostaldean dagoen itsas aintzira da, Kenitra hiritik 70 kilometrotara eta Rabatetik 130 kilometrotik iparraldera. 1978tik erreserba biologikoa da. 4.500 ha. ditu eta 1,5 metro sakonera, neguan eurien ondorioz gehiago. Marokkoko hezegune ederrenetariko bat da. Hala ere eraso handiak pairatzen ditu batez ere gizakien presioaren ondorioz; aintziraren inguruan 17.000 pertsona bizi dira aktibitate nagusiak arrantza eta nekazaritza izanik.[1] Ramsar hitzarmenaren barruan dago batez ere hegazti migratzaileentzat duen garrantziari esker. Mendebaldeko bide migratzailearen inguru ezinbestekoa da.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migrazioetan 15.000 eta 20.000 arteko anatidoak babesa har dezakete aintzira honetan. Limikolen presentzia neguan era handia da, 100.000 mila inguru. Bertako espezien artean hauek aurki ditzakegu:[2]

Garapen iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde desberdinek garapen iraunkorra bultzatzeko proiektuak eraman dute aurrera Merja Zerga aintziran. Batetik pestiziden eragina gutxitzeko ekoizpen biologikoak bultzatzen; bestetik best diru iturriak bilatzen, bereziki artisautza eta turismo ekologikoarekin lotuta. Erakunde horien artean SEO/BirdLife eta WWF daude. Inguru honek, gainera, interes erlijiosoa du, oso zonalde txikian zazpi marabut baitaude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]