Merkantilismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Merkantilismoa bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan garatu eta aplikaturiko ideia politiko eta ekonomikoen multzoa da. Ideia horien arabera estatu baten aberastasuna daukan urre eta metal aberatsen kopuruarekin dago loturik. Merkantilisten arabera, urrea kopurua (eta, beraz, aberastasuna) handitzeko, beharrezkoa da merkataritza-balantza positiboa modu iraunkorrean izatea, horretarako inportazioak protekzionismoz murriztuz (haiei tasak eta zergak ezarriz) eta esportazioak bultzatuz. XVII. mendean ekonomia bere lege naturalen mende, estatuen parte-hartzerik gabe, utzi behar zela uste zutenek gogor eraso zuten merkantilismoa. Laissez faire liberalaren doktrina izan zen merkantilismoaren amaieraren hasiera.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.