Mertxe Oliden
Mertxe Oliden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1945 (78/79 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Mertxe Oliden (Orio, 1945) euskal kantaria da. Joseba Tapiak deskubritu zuen Orioko nortasun handiko ahotsa duen herri-kantari xume hau eta hainbat abestitan, diskotan eta emanalditan bere laguntza lortu izan du gero.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Agur Intxorta Maite". 2001, Gaztelupeko hotsak. 1936-37ko Euskal Kantutegi Antifaxista aberatsaren erakusketa bikaina eskaintzen digu Joseba Tapiak. Mertxe Oliden-en ahotsa Len amar lagun giñan etxean abestian entzun daiteke, Errenteriako Joxe Zapirain hitzekin.[1]
- "Real politik". 2006 Zakurraren Biolina. Estimatzen zituen testuei hitza jarri zien Real politik diskoan. Mertxe Oliden-en ahotsa Soldadu sartzea abestian entzun daiteke, koroak Ainhoa Aranburu, Estitxu Eizagirre eta Maialen Lujanbiok egiten dituztela. Bertsoa Bilintxena da.
- "Mintzak ahoz goran". 2017[2][3][4]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Agur Intxorta maite — Gaztelupeko Hotsak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Berria. «'MINTZAK AHOZ GORAN'» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Iban, Amagoia. «AHOPEKOAK, BOZ GORA» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
- ↑ Ahopekoak, boz gora. (Noiz kontsultatua: 2017-09-09).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Real Politik diskoa Badok musika-gunean
- Agur Intxorta Maite: 1936-37-gudako-kantuak Badok musika-gunean.