Mertxe de Renobales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mertxe de Renobales
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1948 (75/76 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1975) Zientziatan graduatua
San Frantziskoko Unibertsitatea 1976) Master of Science (en) Itzuli
Nevadako Unibertsitatea Renon 1979) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Nevadako Unibertsitatea Renon  (1984 -  1988)

Mertxe de Renobales Scheifler (Bilbo, Bizkaia, 1948) biokimikaria eta EHUko irakaslea da. Ikertzaile gisa ere aritu da eta goi mailako aintzatespena lortu du arlo horretan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mertxe de Renobales Scheifler Bilbon jaio zen 1948an. Haurtzaroa eta gaztaroa Bizkaiko hiriburuan pasatu zituen, eta Kimikako goi-mailako ikasketak amaitu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera, master bat egiteko asmoz. Estatu Batuetan ezkondu zen Gorka Aulestiarekin, Renoko Nevada Unibertsitateko euskara irakaslearekin, eta bertan geratu ziren bizitzen. Biokimikako doktoretza Nevadako Unibertsitatean egin zuen, Renon, eta bertan egon ziren 1988ra arte, urte horretan itzuli baitziren behin betiko Euskal Herrira. Han bizi izan ziren ia 14 urtez, eta han jaio zen Iker semea ere.[1]

Behin Euskal Herrian, denboraldi labur batez Inasmeten lan egin zuen. Bioteknologiako atal berria abian jarrita zegoen, eta bertan hainbat industria-ondasun lortzeko entzimak erabiltzen lan egin zuen.[1]

1990ean Biokimikako Katedra lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean eta Gasteizera joan zen bizitzera.[1]

Irakaskuntzako beste betebehar batzuen artean, elikagai transgenikoei buruzko bi irakasgai eman zituen "Elikagaien Kalitatea eta Segurtasuna" eta "Nutrizioa eta Osasuna" masterretan. Farmazia Fakultateko dekanoa eta dekanordea eta Arabako Campuseko Kalitate zuzendaria izan da.[2]

Bere ikerketa-lana, 80 argitalpen zientifikotan baino gehiagotan islatzen da. Hainbat esparru landu ditu, elikagai transgenikoak, ardi-gazten nutrizio- eta zentzumen-kalitatean eragina duten alderdi biokimikoak, mikrobiologikoak eta teknologikoak…[2]

Mertxe de Renobalesek nekazaritza ekologikoaren printzipioak errespetatzen dituzten hazi transgenikoen erabilera defendatzen du gosearen aurka borrokatzeko. Bere proposamenak nekazaritza ekologikoaren printzipio filosofikoak eta ingurumenerako dituen onurak hartzen ditu kontuan, bere produktibitatea hobetuz printzipio horiek errespetatzen dituzten hazi transgenikoak erabiliz.[3]

Hogei urte baino gehiago eman ditu ardi-gaztarekin lanean, eta, zehazki, Idiazabal jatorri-deitura duenarekin. Esnearen kalitate teknologikoa eta nutrizionala hobetzen saiatu da. Gainera, gaztaren ezaugarri sentsorialak ere hobetzen saiatu da, horiek baitira kontsumitzaileek gehien estimatzen dituztenak. Lehen sektorearekin eskuz esku lan egin du, ikerketa ekoizleen eskari espezifiko baten ondorioz sortu baitzen. Era berean, lankidetza erabatekoa izan da ekoizleen elkarteekin, zehazki gaztagileekin, erabiltzen dituzten gatzagiak hobetzeko, besteak beste. Ardien elikadurak gaztaren nutrizio-kalitatean duen eragina ere aztertu du.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Reflexiones sobre homosexualidad: 15-16 de marzo de 2006. Mertxe de Renobales Scheifler, José Carlos Pérez Cobo[4]

Aldizkarietako artikuluak (aukeratuak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agro‐food democracy role game: exploring the EU decision‐making processes for non human biotechnologies. Leire Escajedo San Epifanio, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Efecto de las tortas de oleaginosas sobre la calidad de la leche de oveja. Nerea Mandaluniz Astigarraga, E. Larronde, Gustavo Amores Olazaguirre, Maria Dolores Virto Lecuona, Juan José Arranz Santos, Luis Javier Rodríguez Barrón, Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz, R. Ruiz, Ana Isabel Nájera Ortigosa, Marta Albisu Aguado, Francisco José Pérez Elortondo, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Elikagaien etiketak luzeago... kontsumitzailea jakitunago? Leire Escajedo San Epifanio, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Complementar la dieta de las ovejas con alperujo proporciona lácteos más saludables. Nerea Mandaluniz Astigarraga, E. Larronde, Gustavo Amores Olazaguirre, Maria Dolores Virto Lecuona, Luis Javier Rodríguez Barrón, Juan José Arranz Santos, Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz, Ana Isabel Nájera Ortigosa, R. Ruiz, Marta Albisu Aguado, Francisco José Pérez Elortondo, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Transgenikorik "ez": zientzia edo politika?. Leire Escajedo San Epifanio, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Eraldaketa genetikoa: haziak neurrira egiteko teknologia. Mertxe de Renobales Scheifler
  • Queso, lípidos y salud. Mertxe de Renobales Scheifler, Luis Javier Rodríguez Barrón, Ana Isabel Nájera Ortigosa, Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz, Maria Dolores Virto Lecuona
  • La investigación científica en el queso Idiazabal. Mertxe de Renobales Scheifler, Luis Javier Rodríguez Barrón, Francisco José Pérez Elortondo, Maria Dolores Virto Lecuona, Marta Albisu Aguado, Ana Isabel Nájera Ortigosa, Juan Carlos Ruiz de Gordoa Arroniz
  • Control del escarabajo de la patata con productos comerciales basados en el Bacillus thuringiensis. Mertxe de Renobales Scheifler, Ainhoa Lopategi Zabala, Joaquín Salazar[4]

Elkarlanak talde-lanetan (aukeratuak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urban Elika - towards a better use of food resources in EU urban environments: focusing on decision making processes. Leire Escajedo San Epifanio, Mertxe de Renobales Scheifler, P. Dapena Montes, I. Gonzalez-Baskaran
  • ALimentos transgénicos: una experiencia docente interdisciplinar para comprender sus aspectos científico-técnicos y ético-jurídicos. Leire Escajedo San Epifanio, Mertxe de Renobales Scheifler
  • The use of certain transgenic seeds in a more sustainable organic agriculture. Mertxe de Renobales Scheifler, Leire Escajedo San Epifanio
  • Nutrient profiling: are dairy products really unhealthy? Leire Escajedo San Epifanio, Ana María Rocandio Pablo, Mertxe de Renobales Scheifler
  • Transgenic foods: science, safety, law, and ethics. Mertxe de Renobales Scheifler, Leire Escajedo San Epifanio, Marian Martínez de Pancorbo Gómez[4]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • VIII. Nazioarteko Saria ''Junta General del Principado-Sociedad Internacional de Bioética", "Elikagai jasangarrienak: hazi transgenikoak nekazaritza ekologikoan" lanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Mertxe de Renobales Scheifler. Doctora en Bioquímica: Es inmoral que menos del 20% de la población del mundo consumamos más del 80% de los recursos del planeta» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2010-02-11). «La investigadora Mertxe de Renobales recibe el Premio Internacional Junta General-Sociedad de Bioética» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Mertxe de Renobales defiende las semillas transgénicas en la agricultura ecológica para luchar contra el hambre» ECOticias.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Mertxe de Renobales Scheifler» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]