Mesfidatien Akademia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesfidatien Akademia
Tuta, quia diffidens (Segura, perquè desconfia)
Datuak
Motaakademia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1700
SorlekuaBartzelona
Desagerpena1714

Mesfidatien Akademia, katalanez Acadèmia dels Desconfiats, 1700ean Bartzelonan sortutako elkartea izan zen. Helburua Kataluniako historia, hizkuntza eta poesia ikertzea zen. Sortzaileak 14 jakintsu izan ziren eta dinamizatzaile nagusia Pau Ignasi de Dalmases izan zen. Egoitza nagusia Bartzelonako Carrer de Montcada kalean zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundeak bizitza laburra izan zuen, saioak lau urte besterik ez baitziren ospatu eta, 1714an, Espainiako erregeak itxi egin baitzuen. Itxieraren arrazoia ideologikoa izan zen: Akademiaren partaide askok, Karlos II.a Espainiakoa hil zenean, Espainiako Ondorengotza Gerran, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren Habsburgortarraren alde jarri ziren. Azkenik Filipe V.a Espainiakoak, hau da, Borboiek, irabazi zuten eta 1714ean Bartzelonan sartu zenean elkartea debekatu zuen. Modu batez, Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona erakundeak, 1729an sortua, haren ondorengoa izango zen.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akademiaren partaideak ere hauek izan ziren: Josep Romaguera, Manuel de Vega i de Rovira, Joaquim Vives i Ximenes, Joan Baptista de Gualbes i Copons eta Francisco Valls.

Bultzatutako obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nou diccionari 62 de la literatura catalana (Bartzelona: Edicions 62, 2000), 3.or.
  2. Diccionari d'Història de Catalunya; ed. 62; Bartzelona; 1998; 4.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]