Mesopausa
Mesopausa, atmosferako bi geruza kanpokoenak diren mesosferaren eta termosferaren arteko muga da. Muga hau tenperaturaren joera aldatzen den lekuan kokatzen da: hain zuzen ere, mesosferan hozteko joera dauka eta termosferan aldiz, igotzekoa. Mesopausa pasa eta, tenperatura konstante mantentzen da bortizki igotzen hasi baino lehen.
Mesopausak beste bi geruza banatzen ditu: Termosferaren behekaldean hasten den heterosfera, konposizio heterogeneokoa, eta mesosferaren gainealdean dagoen homosfera, konposizio homogeneokoa.
Horrez gain, azpimarratzekoa da mesopausatik goiti ionosfera hasten dela; duen ioi kopuru handiaren ondorioz izendatutako geruza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguratsa | ||
---|---|---|
Troposfera • Estratosfera • Mesosfera • Termosfera • Exosfera |