Tropopausa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguratsaren geruzak

Tropopausak troposferaren eta estratosferaren arteko muga adierazten du. Muga hau faktore nagusi batek kokatu zuen: tenperaturaren joeraren aldaketa bortitzak. Troposferan, tenperaturaren joera garaiera handitzean hozten joatea da. Estratosferan aldiz, kontrakoa: berotzen joatea. Estratosferaren beheko aldean tenperatura konstante mantentzen da berotzen hasi aurretik. Beraz, tenperaturak hozteari utzi eta konstante mantentzen den lekuari tropopausa deitu zaio.

Azpimarratzekoa da ere, tenperatura ezberdintasun horren ondorioz, troposferako aire masak ezin direla estratosferara igo: hain zuzen ere, aire beroa bera baino hotzagoa den aire masa batez inguratua badago, goraka igoko da, bai; baina estratosferako airea troposferakoa baino beroagoa denez, beheko geruzatik datozen aire masa beroak tropopausan geratzen dira.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]