Edukira joan

Metalezko haize-instrumentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metalezko haize instrumentu» orritik birbideratua)
Vittore Carpaccio.

Metalezko haize-instrumentuak[1], haizezko musika tresnak dira, metalezko hodi batez (orokorrean latoizkoa), tolestua edo zuzen egon daitekeena, ahoko bat eta ahokoaren kontrako aldean dagoen kanpai batez osatuak daude. Musika tresna hauek metalez eginik dauden arren, horietatik gehienek, naturatik hartutako materialez eginiko aurrekariak dituzte, karakolak, adar hutsak edo animalien adarrak, adibidez. Orkestretan gehien erabiltzen diren metalezko haize musika tresnak hauek dira: tronpa, tuba, tronpeta eta tronboia.

Funtzionamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinua, jotzaileak ahokotik putz egiten duenean sortzen den bibrazioari esker sortzen da, aire zutabetik hasita. Ezpainen posizioa ezinbestekoa da, nota bat jotzerako orduan. Aire zutabeak hodia zeharkatzen duenean, "harmoniko naturalen saila" izeneko nota sorta bat sortzen du. Beste nota batzuk, balbulak, pistoiak edo haga irristariak erabiliz lor daitezke, musika tresnaren arabera. Metalezko haize musika tresnen soinua aldatu egin daiteke, kanpaian, sordina izeneko aparatu bat jarriz

Metalezko haize musika tresnen jatorria, naturan aurkitzen ziren elementuekin eginiko musika tresnetan aurkitu behar da, animalia adarrak, zuhaitz adarrak edo karakolak, kontu ezberdinetarako erabiltzen zirenak, lurperaketak, adibidez, izpiritu txarrak uxatzeko errituak, ehizarako edo seinaleak igortzeko. Antzinako zibilizazio gehienek, elementu hau erabili zuten aipaturiko eginkizunerako.

Batzuetan, musika tresnek erabilera liturgikoa zuten, shofár juduarekin gertatzen den bezala. Honen erreferentziak, Pentateukoko Numeros liburuan daude, XXIX. 1en. Baina, adarraren erabilera askoz nagusiagoa izan zen Eskandinavia aldeko herrialdeetan, bertan hobetu eta metalez eraiki baitzen, eskandinaviar lurrarekin gertatzen den bezala, mamut baten letaginean oinarritua dagoena. Brontze Aroan, herri askok metala urtzen zuten tronpa handiak egiteko, ia beti, gerran erabiltzeko asmoarekin, seinaleak igortzeko bere jatorrizko funtzioa mantentzen zen arren. Honen adibide bat, zeltek erabilitako karnyxa da.

Antzinako tronpa hauen herentzia, Erdi Aroan egin ziren metalezko aerofonoak dira, tronpeta eta sakabutxeak bezala, azken hauek, tronboiaren aurrekariak. Musika tresna familia honek, garrantzi nabarmena hartu zuen XVII. mendean tronpa hobetu zenean, ehiza tronparen sorrerari gehitua. Hau, metalezko aerofono bat zen, pixkana-pixkana zabaltzen zihoan hodi bat zuena, ahoko estu eta konikoarekin, kanpai zabala eta lepoa bere inguruan bildua. Musika tresna hauek, hasieran, musika heraldiko eta militarra izan zen arren, poliki-poliki musika kultuan sartzen hasi ziren, eta, honela, erabat integratuak ikus daitezke klasizismoko orkestran, hurrengo mendean, euren forma aldatzen joan eta garrantzi esanguratsu bat hartzen joateko, Richard Wagner eta Hector Berliozen musikak ondo adierazten duen bezala, XIX. mendean sortutako musika tresnak behar dituztenak, Wagner tubak, fliskornoak eta ofikleidoak, adibidez.

1815 inguruan balbula sistema bat asmatua izan zen eta "ukondo" sistema (hodi gehigarriak) ezabatu zen, sistema honen bidez, hodiaren luzera aldatzea lortzen zelarik. Gaur egungo musika tresnek "hodi gehigarriak" dituzte, modu iraunkorrean ezarriak, eta balbulak, zati hauek elkar daitezen erabiltzen dira, honela, hodi nagusia luzeago egiteko. Zatiak, pistoi batzuen bidez ireki edo ixten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]