Rufino Iraola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau idazle zaldibiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iraola».
Rufino Iraola
Bizitza
Jaiotza Zaldibia1945eko azaroaren 5a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2019ko ekainaren 18a (73 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 36
Inguma rufino-iraola-garmendia

Rufino Iraola Garmendia (Zaldibia, Gipuzkoa, 1945eko azaroaren 5a - 2019ko ekainaren 18a) euskal idazle, kazetari eta bertsozalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumarragako Esteban Orbegozo enpresan egin zuen lan doitzaile gisa, eta ondoren, Muebles Yany eta CAF-en bulegari gisa. 1983tik aurrera euskara irakasle gisa aritu zen Urretxun, Zarautzen eta Lasarte-Orian. Azken honetan zuzendari gisa ere bai.[1]

Bertsozale porrokatua zen, bertsoak idazten zein bertsoei buruzko iruzkinak egiten ekarpen handia egin zuen. Bertso jarriekin irabazi zituen sarien zerrendan daude: Lazkao Txiki, Orixe , Xalbador, Zapirain Anaiak eta Lekuona besteak beste. Artikuluak eta iruzkinak, berriz, El Diario Vasco egunkarian eta Bertsolari aldizkarian argitaratu zituen batez ere, baina baita Euskaldunon Egunkaria, Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE eta bestetan. Bere blog pertsonalean[2] aurkitu daitezke haietako asko.

Epaimahaikide lanetan ere aritu zen hainbat bertso txapelketatan. 1986ko eta 1989ko Euskal Herriko Txapelketetan, esaterako.

Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin.

2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez.

Bertsolaritzari buruz, Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak liburua argitaratu zuen (Sendoa, 1999), Ñañarriri begira (2003), eta 2009an Patxi Iraola anaiaren Naizen apurra biografia liburua apailatzen ere aritu zen. Bereak dira baita Zaldiarangoak (2000) narrazio sorta, Biziaren bisutsak (2000) artikulu bilduma eta Abaraskak aforismo liburua (2000). Franz Kafkaren Metamorfosia itzulpena ere egin zuen.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aforismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Iraola Garmendia, Rufino - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  2. «rufino iraola garmendia» rufino iraola garmendia . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.
  3. Uranga, Amagoia Gurrutxaga «Rufino Iraola zendu da» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-19.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]