Miñoiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herri Babes eta Miñoi Zerbitzua
Miñoien Atala
Arabako Foru Polizia
Herri Babes eta Miñoi ZerbitzuaMiñoien AtalaArabako Foru Polizia
Sorrera 1793
Mota Forala
Eremua  Araba
Egoitza Gasteiz
Miñoien Burua
Komisariondokoa
Celestino Garrido
Francisco Javier García
Langileak 95[1]

Miñoiak Arabako Foru Aldundiaren gorputz armatuari ematen zaion izena da. XVIII. mendean eratu zen, Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, eta beren jatorrizko zeregina ordena publikoari eta bake sozialari eustea izan zen. Araban cuadrilleros deitu zitzaien hasieran, baina laster mikelete izena hartu zuten, eta azkenik miñoi izena gailendu zen.

Denboran zehar, miñoiak funtzioak galtzen joan dira. Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, foruak abolitu ziren eta miñoien kopurua asko murriztu zen. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Gipuzkoako eta Bizkaiko mikeleteen kasuan ez bezala, miñoien gorputzak iraun egin zuen, baina eraikin ofizialen zaintza eta protokolo funtzioak soilik utzi zitzaizkien.

Francoren diktadura amaitu ondoren, forua berreskuratu zuen Arabak eta miñoien zerbitzua eraberritu zen, eta miñoiak EAEko polizia autonomikoaren egituraren barruan integratu ziren. Espainiako Estatuak miñoien gainean zituen eskumenak EAEren eskuetara igaro ziren. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak oraindik ere eskumenak ditu miñoien gainean.

1980ko urtarrilaren 9an ETA militarrak miñoien buru Jesus Velasco Zuazola hil zuen. Ekintza hau ETAk diktadura ondoko euskal polizia autonomikoaren aurka egindako lehen erasotzat hartu izan da.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miñoien zereginen artean Arabako Foru Aldundiaren eraikinen zainketa eta Arabako Lurralde historikoko trafikoa dira. 1992ko Polizia Legearen ondorioz, polizia agentzia izatetik Ertzaintzaren Atal bat izatera igaro ziren. Hau da, organikoki Ertzaintzaren zati dira baina funtzionalki Foru Aldundiaren menpe daude.

Zeregin guztiak hauek dira:[2]

  • Foru Aldundiaren ordezkapena
  • Foru eraikinen, agintarien eta ondarearen segurtasuna
  • Ingurumena (mendiak, ehiza, arrantza, parke naturalak, etab.)
  • Garraioaren kontrola
  • Bigarren mailako errepideen trafikoa[3]
  • Kanpo eta barne koordinazioa

Eskalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miñoien burua
  • Komisariondokoa
  • Ofizialondokoa
  • Sarjentua
  • Kaboa
  • Agentea

Baliabide mugikorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoen artean honakoak erabiltzen dituzte:

  • Nissan Pathfinder
  • Nissan Terrano II
  • Renault Laguna
  • Renault Master

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]