Micaela Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Micaela Ferrer
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1753
HeriotzaValentzia1804ko apirilaren 23a (50/51 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaReial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Itzuli

Micaela Ferrer (Bartzelona, 1753Valentzia, 1804ko apirilaren 23a) kataluniar margolaria izan zen, eta Valentziako San Carloseko Arte Ederretako lehenengo emakume akademikoa, margolaritzan. XVIII. mendearen bigarren erdian maistra gisa aritu zen Valentziako Irakaskuntza Errege Etxean.​

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzapezpikuaren ezkontza-aurreko armarria, izen honekin: "Real Casa de Enseñanza de niños y colegio de educandas"

Michaela Ferrer 1753an jaio zen, Bartzelonan.[1] San Karloseko Arte Ederren Errege Akademian akademiko gisa sartu zen lehen emakumea izan zen. Micaelaren biografia oso lausoa da, baina Udal-erroldaren erregistroen arabera, 1770ean Micaelak 16 urte zituen eta Real Casa de Enseñanza de niñas y colegio de educandas de Valencia bizi zen eta han maistra-lanetan aritzen zen.[2] Gaur egun, Valentziako Udaletxearen parte da eraikuntza.

Irakaskuntza Errege Etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micaela Ferreren jatorria ezezaguna da, hala ere Bartzelonako familia burges edo ilustratu bateko kidea izan zela uste da eta handik Valentziara joan zela maistra.​​ Erakundearen irakaskuntzen artean marrazketako maistra zegoen eta, seguru asko, horrek bultzatuko zuen Micaela San Carlosko Errege Akademiak egindako probetara aurkeztera, akreditazio egokia lortzeko.​​

San Karloseko Arte Ederren Errege Akademia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako San Karlos Arte Ederren Akademiaren grabatua

San Karloseko Arte Ederren Errege Akademia 1768ko otsailaren 14an eratu zen. Bost urte geroago, 1773ko abuztuaren 14an, Micaelak 19 urte zituela, hainbat marrazki eta olioz margotutako bi buru aurkeztu zituen. Aztertu ondoren, Akademiko Supernumerario izendatu zuten.​ Micaelak bere teknika hobetu eta 1776ko urriaren 21ean berriro aurkeztu zen akademiaren lehiaketa orokorrera, “Abraham e Isaac” gaiari buruzko olio batekin. Lan horren ondorioz, Merituzko Akademiko izendatu zuten Pinturan, 1777ko apirilaren 13an​​.[3][4]

Margolaritza lanbide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako San Karlos Arte Ederren Akademiaren grabatua

Ziurtasunik ez badago ere, akademiko izendatu ondoren, Micaelak irakasle lanetan segituko zuen ziur aski, eta irakaskuntza-lana eta pintura profesionala konbinatuko zituen; izan ere, "Casa Enseñanza"ren arautegiak aurreikusten zuen irakasleek 5 edo 6 ordu izango zituztela beren buruarentzat lan egiteko, eskolak ematen diren egunetan, eta egun libreek egun osoa izango zutela ordaindutako jarduerak egiteko, beren onurarako, meza entzuteko betebeharra bete ondoren.[5] Horregatik, Micaelak denbora izan zuen margolari gisa garatzeko eta aparteko dirua emango zioten enkargu pribatuak egiteko. Ezin dugu esan zenbat denbora eman zuen irakasle gisa lanean, baina egiaztatu da ezen, Meritu Akademikoaren kategoria lortu ondoren, pinturan eman zuela lan, eta hori izan zela bere bizitzako mantenurako bitartekoa.[6] Ez zen ezkondu, bere lanari esker ekonomikoki mantendu zen, ziurrenik burgesiaren eta noble valentziarraren enkargu pribatuak eginez.[7] Horrek baztertu egiten du biografia batzuetan dagoen "margolari zalearen" kalifikazioa. Gainera, garai horretan aipamen bera lortu zuten pintoreak kontuan hartzen baditugu, haien trebetasuna maila berean egongo litzatekeela ulertu behar dugu.[8]

Pintura-estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micaela Ferrer-en margolanen estiloa ez da oso ezaguna. Izan ere, lanak, egotekotan, bilduma pribatuen barruan egongo lirateke eta horrek katalogatzea zailtzen du. Nolanahi ere, kalitate handiko lanak zirela uste da, izan ere Valentziako Vicente Boix kronistaren arabera margolariak eskaera ugari zituelako.​ Gainera, bere izendapena lortzeko, bere garaiko gizon akademikoen proba berak pasatu behar izan zituen.​ Segur aski, bereziki ona zen erretratuak egiten, genero horri esker lortu baitzuen merituzko akademikoaren izendapena.

Micaelak olio-pintura erabiltzen zuen, horrek garaiko emakume artistekiko alde handia suposatu zuen. José Vergararen eragina izan zuela argudiatzen da ere, Valentzian eragin handia zuelako garai artan eta bestetik, Arrosa Limakoaren kaperan bere hainbat lan bazirelako eta Micaelak orduak pasatzen zituen bertan.[9][10]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Micaela Ferrer Valentzian hil zen 1804ko apirilaren 23an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pérez Martín, Mª Ángeles. Ilustratuak. Arte Ederretako akademikoak (Donostia) XVIII - XIX). Tirant lo Blanch. 2021. ISBN 9788418155734.
  • Boix, Vicente.' XIX. mendeko artista valentziarrak. Manuel Alufreren inprenta. Valentzia. 1877.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]