Pilar Ulzurrun de Asanza y Peralta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Ulzurrun de Asanza y Peralta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Ulzurrun de Asanza y Peralta
JaiotzaZaragoza, 1785
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1824ko abenduaren 21a (38/39 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Ribelles (en) Itzuli  (1814 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaReial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Itzuli
Real Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis

Pilar Ulzurrun de Asanza y Peralta (Zaragoza, 1785Madril, 1864), margolari eta aristokrata izan zen. 1804an 'Mujer en un jardín' lanarekin Valentziako San Carlos Arte Ederren Errege Akademian sartzea lortu zuen, Valentziako Arte Ederren Museoan dago. 1805eko urtarrilean, Zaragozako San Luiseko Arte Ederren Errege Akademiako meritu-akademiko izendatu zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolonia Peralta y Baldaren eta Julián Ulzurrun de Asanza y Moreno Tososeko markesen alaba zen.[1] Contaminako kondeari Valentziako San Carlos Arte Ederren Errege Akademian sartzeko eskaera zuzendu zion. Izan ere, honek bere lana goraipatu zuen. Eskaerarekin batera, arkatzez egindako eta estanpa batetik kopiatutako irudi bat aurkeztu zuen. Irudian, emakume baten erdia agertzen zen, eta, egun, San Carlosko Arte Ederren Errege Akademiaren bilduman dago, Valentziako Arte Ederren Museoan, 'Mujer en un jardín' izenburupean.[2] 1804ko uztailean, Valentziako erakundeak merituko akademiko gisa onartu zuen margolaria eta horrek Zaragozako San Luiseko Arte Ederren Errege Akademiako hautagaitza aurkeztera bultzatu zuen. 1805ean lortu zuen sartzea, aldi honetan Joel profetaren arkatz eta tinta txinatarrez egindako marrazkiarekin, Kapera Sistinoa sabaiaren kopia.[3]

1814an José Ribelles y Felip margolariarekin ezkondu zen, eta harekin seme bat izan zuen, Julián Ribelles Ulzurrun de Asanza.[4] Bere senarraren lan artistikoa ezaguna egin zen, Goyarekin harremana izan zuen eta Fernando VII.aren ganbera-pintorea izan baitzen. Pilar Ulzurrunen lana, ordea, ez da museoetan edota erakusketa-aretoetan ageri, historiografian bilatu behar da.

Kritika feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa feministek margolari-zalearen etiketa kritikatu dute. Izan ere, garai horretako emakume artistek modu egituratuan pairatzen zuten. Ondorioz, emakumeen eskubide osoko parte-hartzea beranduago eman zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Linaje de los Ulzurrun de Asanza, marqueses de Tosos» Cuadernos de Aragón (Zaragoza: Institución Fernando el Católico) (56): 126-129. 2015 ISSN 0590-1626..
  2. (Gaztelaniaz) «Mujer en un jardín» MAE (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Profeta Joel» MAE (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  4. «María del Pilar Ulzurrun de Asanza y Peralta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  5. «Mujeres en la Real Academia de Bellas Artes de San Carlos de Valencia 1768-1849» Asparkía: Investigación feminista (Castellón: Publicaciones de la Universitat Jaume I) (5): 43-44. 1993 ISSN 1132-8231..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]