Arrosa Limakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrosa Limakoa
Santa Rosa de Lima Ebrafol.jpg
Bizitza
JaiotzaLima1586ko apirilaren 20a
Herrialdea Peru
BizilekuaLima
HeriotzaLima1617ko abuztuaren 24a (31 urte)
Hobiratze lekuaLima
Heriotza moduaberezko heriotza: pulmonary tuberculosis (en) Itzuli
Familia
AitaGaspar Flores
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerlijiosoa
Santutegia
Abuztuaren 23
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Erlijio-ordenaThird Order of Saint Dominic (en) Itzuli

Arrosa Limakoa[1], jaiotzeko izenez Isabel Flores de Oliva (Lima, 1586ko apirilaren 20a - Lima, 1617ko abuztuaren 24a), Peruko domingotar hirugarrendarra eta mistikoa izan zen. 1668an dohatsu egin zuten, eta Klemente X.ak kanonizatu ondoren 1671n, Limako, Amerikako, Filipinetako eta Ekialdeko Indietako zaindari izendatu zuen. Ameriketan kanonizatutako lehen santua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreolea zen, eta Arrosa izenaz deitu zioten txikitandik (jaiotzaz Isabel baitzen), haren edertasuna zela-eta. Dohain mistiko nabarmenak erakutsi omen zituen gaztetandik; betiko garbitasunezko botoa egin zuen, eta Santa Katalina Sienakoa hartu zuen eredutzat. Domingotar hirugarrendarraren ordenako lekaime egin zen Limako Domingo Santuaren elizan (1606), eta etxetik atera gabe bizi izan zen, otoitzari eta etxeko lanei emana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arrosa Limakoa Aldatu lotura Wikidatan