Michel Hacala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Hacala
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

Michel Hacala (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1962)[1] margolari, eskultore, mosaikogile ezaguna da. Hacala familia arrantzale lapurtar bateko semea da. Horrenbestez, arrantzaren mundua beti izan du gogoan bere margolanetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela zenbait urtetik Saran (Lapurdi) bizi den arren, Donibane Lohizuneko portuan hazi zen. Arrantzale ohia, semea, biloba, arrantzaleen birbiloba... Arrantza bere familiaren DNAn dago. "Aitaren itsasontzira igotzen hasi nintzen. Nik 13 urte nituen. Gero, nire lan bihurtu nuen 25 urte bete arte.» Haurraren eta gero nerabearen bizitzan, marrazkia ere garrantzitsua izan zen. Autodidakta, 18 urterekin margotu zuen bere lehen koadroetako bat. "Arrantzaren munduan ere tradizio piktorikoa oso presente dago." Duela hogeita hamar bat urtetik hona bere arteari ekin dio erabat.[2]

Balearen arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Lohizuneko margolariak zenbait egonaldi eginak ditu Quebeceko San Laurendi ibaiaren inguruetan balearen arrantzaren inguruko historia bereganatzeko, eta itzultzekoa ere bada. Bertara joandako arrantzale euskaldunak itsas txakur larruaren eta balearen komertzioan aritu ziren ehunka urtez. Esperientzia horretatik abiatuta, balea arrantza bizibide izan zuten euskaldunen inguruko proiektua burutzen ari da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.