Migel Martínez de Engómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migel Martínez de Engómez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1430
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1493 (62/63 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Migel Martínez Engómez (? - Donostia, 1493?) XV. mendean Donostiako probostea izan zen. Jatorri gaskoia zuen Engómez sendiak Donostiako historian garrantzi handia izan duen familia izan da. Haren bizitzari buruzko informazioa oso eskasa da garaiko artxiboak erre egin zirelako.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Migel Martínez de Engómez, sendiaren Dorretxearen jabe, Proboste kargua Henrike IV.a Gaztelakoaren eskutik jaso zuen. 1459an aipatutako erregea haren dorretxean ostatu hartu zuen. 1489an sute larri bat gertatu zen eta ia herri osoa erre egin zen. Bi etxe salbatu ziren: Engómeztarren dorretxea eta Juan Sanchez de Elduaienena; geroztik derrigorrezkoa izan zen harrizko etxeak egitea hiribilduan. Maria López Amezketarekin ezkondu zen.

Proboste bezala hiriko agintari nagusia zen, berak baitzuen botere betearazlea. Proboste karguak espetxe propioa izateko eskubidea ematen zuen, borreroa mantentzen zuen, ordezkariak izendatzen zituen, etxearen bahimenduak eramaten zituen aurrera, alkateek emandako sententziak bete arazten zituen, e.a.[1]

Migel Martínez de Engómez arazo larriak izan zituen bere karguaren ondorioz. 1489an erregeak ordezkari bat bidali behar izan zuen gatazkan mediatzeko.[2] Migel Martínez hil zenean, 1493an, Errege Katolikoek kargua berreskuratu zuten eta Pedro Araozi eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]