Miguel Ángel Gálvez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ángel Gálvez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Ángel Gálvez Aguilar
JaiotzaGuatemalako Hiria1935eko abuztuaren 5a (88 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea eta abokatua
Lantokia(k)Q6052401 Itzuli
Enplegatzailea(k)Q6052401 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Twitter: Miguelgalvezag Edit the value on Wikidata

Miguel Ángel Gálvez Aguilar (Guatemalako Hiria, 1958ko abuztuaren 5a) abokatu eta epaile guatemalarra, Guatemalako Erakunde Judizialeko Arrisku Handiko B Epaitegiaren buru ohia,[1] 2022ko azaroan Lehen Auzialdiko Zigor-arloko epaile kargua utzi eta erbesteratu zen bere biziaren kontrako arriskua eta pairatutako jazarpenaren ondorioz.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia eta Letretako Batxilergoan graduatu zen Gizonentzako Eskola Normal Zentralean, eta abokatu gisa graduatu zen Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean; Zuzenbide Penaleko eta Zuzenbide Prozesal Penaleko masterrak ditu. Enplegu Ministerioan aritu zen lehenengo, eta ondoren Erakunde Judizialean hasi zen lanean.[3]

Epaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an hasi zen, Quichen. Bere lehenengo kasuan genozidioagatik epaitu zuen Cándido Noriega, komisionatu militarra. Handik gutxira, Baja Verapaz eta Chiquimulan, arrisku handieneko epailea izan zen, eta eragin handiko kasuak epaitu zituen: Erdialdeko Amerikako Parlamentuko diputatuen hilketa, Rosenberg kasua, Eduardo Villatoro Canoren aurkako prozesua Salcajako polizia-sarraskiagatik eta Byron Lima Oliva buru zuen Pavóngo sarea. José Efraín Ríos Montt-en genozidio-akusazioaren arrazoia auzitara eramateagatik nabarmendu zen.

La Línea kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustelkeriagatiko prozesu judiziala da. Prozesu hori 2015eko apirilaren 16an hasi zen, Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Batzordeak Otto Pérez Molina jeneral erretiratuaren Gobernuko hainbat goi-funtzionario aduana kontrabanduan inplikatu zituenean.[4][5][6] 2015eko abuztuaren 26an, Roxana Baldetti presidenteorde ohia espetxeratu zuen, Otto Pérez Molinarekin batera iruzur-sarearen burua izateagatik. Gálvez epaileak mehatxuak jaso zituela salatu zuen, eta horrek hainbat pertsona eta erakunderen babesa eragin zuen.

Guatemalako Estatuaren Kooptazio kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko ekainaren 27an, 53 sindikatuk hartu zuten parte prozesuan, Guatemalako Estatuaren Kooptazio kasuan. Horien artean daude Roxana Baldetti, Otto Pérez Molina, enpresaburuak, kontratistak eta funtzionario ohiak. Izan ere, sindikatuek egitura kriminala asmatu zuten, Guatemalako Estatuarentzat giltzarri ziren zenbait erakunderen jabe, legez kontra aberasteko asmoz.[7]

Guatemalako Ministerio Publikoaren burua izateko hautagaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko otsailaren 16an, fiskal nagusi eta Guatemalako Ministerio Publikoko buru izateko hautagaitza aurkeztu zuen, Thelma Thelma Aldana ordezteko. Jimmy Morales presidenteak ordea, Maria Consuelo Porras hautatu zuen. Ondoren, Gálvezek Justiziako Gorte Goreneko magistratua izateko hautaketan parte hartuko zuela adierazi zuen.[8][9]

Diario Militar kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983 eta 1985 urte artean, Óscar Humberto Mejía Víctores-en aldiko militar eta poliziek 196 bat pertsona desagerrarazi, torturatu, bortxatu eta erahil zituzten. 2021ko maiatzaren 27an, Galvezek horietako hamaika funtzionario atxilotzeko agindua eman zuen.[10][11][12] Fundación contra el Terrorismoko abokatua den Ricardo Méndez Ruiz-ek epailearen kontrako salaketa bat jarri zuen orduan.[10] [13]

2022ko azaroaren 1ean, Fundacion contra el Terrorismoko sare sozialetan Bingo jolasaren irudi bat elkarbanatu zen, zenbakien ordez epaileen aurpegiak zituena, guztiak X bat zuten gainean, Gavezen irudia ere X hori zuen.[14]

Nik neuk eta Yassmin Barrios gara Bingo abestu dezaten geratzen garen bakarrak. Gurekin kartoitxoa bukatzen dute.[14]

Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordeak Galvezen alde egin du eta 2016an emandako babes neurriak berretsi ditu. Hala ere, epailea Guatemalatik alde egin du, jasotzen duen jazarpena dela eta.[15][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Miguel Angel Gálvez, Personaje del Año 2016 de Prensa Libre» Prensa Libre 30 de Diciembre de 2016 a las 02:00h.
  2. (Gaztelaniaz) Juez Miguel Ángel Gálvez presenta su renuncia al Organismo Judicial. (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  3. «Miguel Angel Gálvez» Prensa Libre 30 de Diciembre de 2016 a las 02:00h.
  4. Consejo Nacional de Atención al migrante de Guatemala. «Plan denominado "Alianza para la prosperidad del Triángulo Norte de América Central" presentan para paliar problemática migratoria» Conamigua.
  5. Colussi, Marcelo. (23 de noviembre de 2015). «La corrupción como una nueva "plaga bíblica": estrategia de manipulación mediática» Albedrío.
  6. «Rusia apuesta por invertir en América Latina como nunca antes» Sputnik news 27 de abril de 2015.
  7. «Miguel Angel Gálvez, Personaje del Año 2016 de Prensa Libre» Prensa Libre 30 de Diciembre de 2016 a las 02:00h.
  8. https://web.archive.org/web/20180220152008/https://elperiodico.com.gt/nacion/2018/02/17/postuladora-recibe-39-expedientes-de-aspirantes-a-fiscal-general/
  9. http://www.soy502.com/articulo/eligen-miguel-angel-galvez-como-finalista-carrera-mp-100930
  10. a b (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Estrada, Jo-Marie Burt y Paulo. (2022-06-08). «Caso Diario Militar: la inteligencia militar va a juicio» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  11. (Gaztelaniaz) Cid, Alejandro Santos. (2022-05-07). «Guatemala juzgará a nueve militares acusados de crímenes contra la humanidad por el caso Diario Militar» El País (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  12. (Gaztelaniaz) Maldonado, Carlos Salinas. (2022-10-28). «Miguel Ángel Gálvez: “Los militares quieren imponer el terror en Guatemala”» El País (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  13. a b (Gaztelaniaz) Miguel Ángel Gálvez renuncia al cargo de juez y señala que "la independencia judicial está siendo manipulada". (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  14. a b (Ingelesez) «“No se puede quedar uno en Guatemala en estas condiciones”» “No se puede quedar uno en Guatemala en estas condiciones” (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  15. (Gaztelaniaz) España, Diego. (2022-11-15). «Juez Miguel Ángel Gálvez renuncia a su cargo» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).