Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea
Datuak
Izen laburraIACHR, CIDH, CIDH eta CIDH
Motaorganizational subdivision (en) Itzuli eta human rights commission (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1959
webgune ofiziala

Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea (gaztelaniaz, CIDH) Amerikako Estatuen Erakundea giza eskubideak babesteko organoa da. 1959an sortu zen, Santiagon, Kanpo Harremanetako Ministroen Bosgarren Kontsulta Bileraren ebazpenaren bidez. Rómulo Gallegos idazle venezuelarrak zuzendu zuen lehen aldiz, 1960-1963 bitartean. Egungo idazkari exekutiboa, Tania Reneaum Panszi mexikarra da.[1] Amerikarteko Giza Eskubideen Gorearekin batera, giza eskubideak babesteko sistema interamerikarreko bi erakundeetako bat da. Washington D. C.n (AEB) du egoitza.

Batzordeak hiru lanlerro ditu:

  • banakako eskaeren sistema;
  • estatu kideen giza eskubideen egoera gainbegiratzea, eta
  • lehentasunezko gai-ildoei arreta ematea.

Batzordeak Amerikako Estatuen jurisdikziopeko pertsona guztien eskubideak babesteaz arduratzen da, batez ere historikoki bereizkeria jasan duten herrien babesaz.[2][3]

Batzordearen osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) zazpi pertsona aukertzen ditu batzordea osatu dezaten, autoritate moral handiko pertsonak izan behar dute, Giza Eskubideen arloan ospe handia dutenak. Lau urteko agintaldian dihardute, eta epe bakar batez baino ezin da luzatu. Zuzendaritza Batzordearen kide dira lehendakaria, lehen lehendakariordea eta bigarren lehendakariordea. Urtebeteko agintaldia dute.

Batzordearen Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, urtean behin baino gehiagotan biltzen da, bilkura arruntetan eta apartekoetan banatuta; lehenengoek bi aste irauten dute gutxi gorabehera, eta urtean hiru aldiz egiten dira. Saio horietan, Batzordeak astebete ematen du entzunaldietan eta lan-bileretan aztertzen ari diren kasuei buruz; herrialde bateko giza eskubideen egoerari buruz ere eztabaidatzen du. Saio horiek garrantzitsuak dira kasu edo gai jakin bati buruzko informazioa biltzeko aukera ematen dutelako eta, gainera, arazoa konpontzeko esku-hartzea eskatzen dutelako.[4]

Batzordearen eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikan giza eskubideen errespetua eta defentsa sustatzea du eginkizun nagusia. Batzordearen Estatutuak, Amerikako Konbentzioan parte hartzen duten herrialdeak eta kide ez diren estatuen gaineko eginkizunak eta eskurantzak bereizten ditu. Azken horiei dagokienez, Batzordearen eskumena AEEren Gutunean.[5]

Batzordearen erregelamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun indarrean dagoen araudia 2009ko urriaren 28tik azaroaren 13ra ospatu zen 137. bilkura-aldi arruntean onartu eta 2009ko abenduaren 31an sartu zen indarrean. Geroago, 2011ko irailaren 2an, Erregelamenduaren 11. artikulua aldatu zen. Erregelamenduak 80 artikulu ditu eta lau titulutan banatuta dago. 2011ko martxoaren 1ean Amerikarteko Giza Eskubideen Sistemaren Lege Laguntzarako Funtsaren araudia indarrean sartu zen.[6]

Giza eskubideen urraketak salatzeko prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norbanakoek Batzordeari egin diezaiokete salaketa aztertzeko eskaera, beti ere Estatuaren barne-baliabideak agortu direla. Batzordea alderdien (demandatzailearen eta Estatuaren) esku jartzen da beti, elkarren arteko akordioa lortzen saiatze aldera. Era baketsuan akordiorik lortzen ez bada, Batzordeak berariazko gomendioak egingo ditu, eta beharrezkotzat jotzen badu, Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiaren esku jarriko du kasua, baldin eta Estatuak Auzitegiaren agintaritza onartu badu.

Bestalde, larritasun- eta urgentzia-egoeretan eta konponbiderik gabeko kaltea eragin daitekeenean, Batzordeari kautelazko neurriak eska dakizkioke. Kasu horietan, Batzordeak Estatuari eskatzen prebentzio-neurriak eskatzen dizkio, pertsonen edo eskubideen gaineko kalterik ez egiteko.[7] Batzorde Interamerikarraren Erregelamenduaren 25. artikuluak arautzen ditu.[8]

Batzordeak, bisitak in situ egin ditzake ere. Ondoren, herrialde horiei gomendioak eman diezaizkie.

Kontalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai zehatzen lehentasuna ezarri eta gero, gai horietan sakonduko duten kontalariak izendatzen dira. Hurrengo gaien gaineko kontalariak daude:

  • Herri indigenen eskubideei buruzko kontalaria (1990).[9]
  • Emakumeen eskubideei buruzko kontalaria (1994).
  • Migratzaileen eskubideei buruzko kontalaria (1996).[10]
  • Haurren eskubideei buruzko kontalaria (1998).[11]
  • Presoen eskubideen gaineko eta Torturari aurrea-hartzearen gaineko kontalaria (2004).[12]
  • Afrikar ondorengoen eskubideei eta arraza-bereizkeriari buruzko kontalaria (2005).[13]
  • Giza Eskubideen Defendatzaileen Eskubideei buruzko kontalaria (2011).[14]
  • Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersex pertsonen eskubideei buruzko kontalaria (2011).[15]

Kontalari bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontalari berezien titularrek, gaikako kontalariek ez bezala, lanaldi osoa ematen dute batzordean.[16]

  • Adierazpen-askatasunerako kontalari berezia (1997).[17]
  • Ekonomia, gizarte, kultura eta ingurumen-eskubideei buruzko kontalari berezia (REDESCA) (2017).

Batzordearen Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo ordezkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkia Izena Herrialdea Aldia
Joel Hernández García[18] Mexiko 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra
Carlos Bernal Pulido[18]  Kolonbia 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra
Roberta Clarke[18] Barbados 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra
Margarette May Macaulay[18]  Jamaika 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra
Esmeralda Arosemena de Troitiño[18] Panama 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra
Julissa Mantilla Falcón[18]  Peru 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra
Edgar Stuardo Ralón Orellana[18]  Guatemala 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra

Aurreko ordezkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Herrialdea Ordezkaria
1960 - 1963 Venezuela Rómulo Gallegos
1960 - 1964 El Salvador Reynaldo Galindo Pohl
1960 - 1968 Ekuador Gonzalo Escudero
1960 - 1972 Costa Rica Ángela Acuña de Chacón
1960 - 1972 AEB Durwood V. Sandifer
1960 - 1972 Txile Manuel Bianchi Gundián
1960 - 1979 Mexiko Gabino Fraga
1964- 1968 Uruguai Daniel Hugo Martins
1964 - 1983 Brasil Carlos A. Dunshee de Abranches
1968 - 1972 Peru Mario Alzamora Valdez
1968 - 1972 Uruguai Justino Jiménez de Arechega
1972 - 1976 Argentina Genaro R. Carrió
1972 - 1976 AEB Robert F. Woodward
1972 - 1985 Venezuela Andrés Aguilar
1976 - 1979 Guatemala Carlos García Bauer
1976 - 1979 Costa Rica Fernando Volio Jiménez
1976 - 1983 AEB Tom J. Farer
1976 - 1978 Kolonbia José Joaquín Gori
1978 - 1987 Kolonbia Marco Gerardo Monroy Cabra
1980 - 1987 El Salvador Francisco Bertrand Galindo
1980 - 1985 Mexiko César Sepúlveda
1980 - 1985 Costa Rica Luis Demetrio Tinoco Castro
1984 - 1988 AEB R. Bruce McColm
1984 - 1987 Bolivia Luis Adolfo Siles Salinas
1984 - 1991 Brasil Gilda Maciel Correa Russomano
1986 - 1989 Argentina Elsa Kelly
1986 - 1993 Venezuela Marco Tulio Bruni-Celli
1986 - 1993 Barbados Oliver H. Jackman
1988 - 1991 AEB John Reese Stevenson
1988 - 1995 Honduras Leo Valladares Lanza
1988 - 1995 Jamaika Patrick Lipton Robinson
1990 - 1997 Argentina Oscar Luján Fappiano
1992 - 1995 AEB Michael Reisman
1994 - 1997 Trinidad eta Tobago John S. Donaldson
1998 - 1999 Barbados Sir Henry de Boulay Forde
1992 - 1999 Kolonbia Álvaro Tirado Mejía
1996 - 1999 Venezuela Carlos Ayala Corao
1996 - 1999 Haiti Jean-Joseph Exumé
1994 - 2001 Txile Claudio Grossman
1998 - 2001 Brasil Hélio Bicudo
1999 - 2001 Barbados Peter Laurie
2002 - 2002 Peru Diego García Sayán
1996 - 2003 AEB Robert K. Goldman
2000 - 2003 Guatemala Marta Altolaguirre
2000 - 2003 Argentina Juan E. Méndez
2000 - 2003 Ekuador Julio Prado Vallejo
2002 - 2005 Peru Susana Villarán
2001 - 2005 Txile José Zalaquett
2004 - 2007 Paraguai Evelio Fernández Arévalos
2004 - 2007 Venezuela Freddy Gutiérrez
2002 - 2009 Antigua eta Barbuda Sir Clare Kamau Roberts
2004 - 2009 El Salvador Florentín Meléndez
2006 - 2009 Argentina Víctor Abramovich
2006 - 2009 AEB Paolo Carozza
2004 - 2011 Brasil Paulo Sérgio Pinheiro
2008 - 2011 Venezula Luz Patricia Mejía
2009 - 2011 El Salvador María Silvia Guillén
2010 - 2013 Kolonbia Rodrigo Escobar Gil
2010 - 2013 AEB Dinah Shelton
2008 - 2015 Txile Felipe González
2012 - 2015 Santa Lucía

Trinidad eta Tobago

Rose-Marie Belle Antoine
2012 - 2015 Jamaika Tracy Robinson
2012 - 2015 Paraguay Rosa María Ortiz
2017 - 2019 Kolonbia Luis Ernesto Vargas Silva
2017 - 2021 Txile Antonia Urrejola
2017 - 2021 Brasil Flavia Piovesan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tania Reneaum Panszi asume como Secretaria Ejecutiva de la CIDH» www.oas.org.
  2. OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
  3. OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
  4. Estatuto de la Comisión Interamericana de Derechos Humanos. .
  5. CIDH: funciones. .
  6. Reglamento de la CIDH sobre el Fondo de Asistencia Legal del Sistema Interamericano de Derechos Humanos. .
  7. Tarre Moser, Patricia. (2022-09-27). «¿Qué son las Medidas Cautelares de la CIDH?» Estudia Derechos Humanos.
  8. «CIDH: Reglamento de la Comisión Interamericana de Derechos Humanos» www.oas.org.
  9. «Derechos de los Pueblos Indígenas CIDH» www.oas.org.
  10. «Relatoría sobre los Derechos de los Migrantes. CIDH» www.oas.org.
  11. «Derechos de la Niñez CIDH» www.oas.org.
  12. «OEA :: CIDH :: Relatoría sobre los Derechos de las Personas Privadas de Libertad» CIDH: Comisión Interamericana de Derechos Humanos.
  13. «Derechos de las Personas Afrodescendientes y contra la Discriminación Racial CIDH» www.oas.org.
  14. OEA. (1 de agosto de 2009). «Derechos de Defensoras y Defensores de Derechos Humanos CIDH» www.oas.org.
  15. OEA. (1 de agosto de 2009). «Relatoría sobre los Derechos de las personas Lesbianas, Gays, Bisexuales, Trans e Intersex CIDH» www.oas.org.
  16. «CIDH selecciona a Soledad García Muñoz como Relatora Especial sobre Derechos Económicos, Sociales, Culturales y Ambientales (DESCA)» www.oas.org 2017.
  17. OEA. (1 de agosto de 2009). «Relatoría Especial para la Libertad de Expresión CIDH» www.oas.org.
  18. a b c d e f g OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea Aldatu lotura Wikidatan